Magazinak

Araba Hizpide

Araba eta Gasteizko aktualitatea jorratzen duen magazina gara. 2015 urtean sortu ginen, Hala Bedi Bi irratiko goizeko tartea indartzeko. Edukien aldetik, tokiko berriak, kuadrillaz kuadrillako kolaboratzaileak, hedabide ezberdinetako kazetariak eta elkarrizketak izaten ditugu astelehenetik ostiralera, goizeko 10:00etatik 11:00etara, Hizpidea magazin nazionalaren ondoren. Hizpidea magazinarekin batera, Hala Bedi Biko goizetako tartea osatzen dugu.

Azken Artikuluak

Iban Santamaria: “Ulertezina da enpresek zergak jaistea eta laguntzak eskatzea aldi berean”

Iban Santamaria kazetaria

Iban Santamaria kazetaria

Joan den astean SEA Arabako Enpresarien Elkarteak aurkeztutako enpresen barometroa, eta bertan esaten zen Araba hazten ari dela, motel bada ere. horren inguruan hitz egin du Iban Santamaria Berriako kazetariak ARABA HIZPIDEn, baita Arabako enpresetan gertatzen den kontraesanaz ere: alde batetik, hazkundea izaten ari dela esaten dute, baina, bestalde, EREak eta lan-baldintza kaxkarrak onartzea eskatzen ari zaizkie langileei. Zentzi horretan, Santamariak esan du ulertezina dela enpresariek Jarduera Ekonomikoaren gaineko Zerga jaisteko eskatzea eta erakundeen aldetik laguntzak lortu nahi izatea, aldi berean.

Urtza Alkorta: “Ibon Iparragirre eta gaixorik dauden presoen askatasuna eskatzea giza eskubideen defentsa egitea baino ez da”

Gaixorik dauden presoak askatzeko eskatzeko manifestazioa

Gaixorik dauden presoak askatzeko eskatzeko manifestazioa

Urtza Alkorta ondarrutarrarekin hitz egin du gaur goizean HIZPIDEAk. Joan den igandean bertan egitekoak ziren  Hartu trena ekimeneko jarduerak bertan behera utzi zituzten Kamiñalde kaleko luiziaren ondorioz 176 etxe hutsarazi zituztela-eta. Hala ere, Ibon Iparragirre ondarrutarraren eta gaixorik dauden bestelako presoen gaia landu nahi genuen HIZPIDEAn, eta horixe egin dugu Alkortarekin. Joan den asteburuan EH Bilduko eta EAJko lau alkatek hedabideetara igorritako gutunaren harira esan du larriki gaixorik dauden presoak askatzeko dinamikara batzen diren guztiak ongi etorriak direla, izan ere, preso horien askatasuna exijitzea giza eskubideak aldarrikatzea besterik ez baita.

Joseba Martin (Laminaciones Arregui): “Borroka ezinbestekoa izan da gure aurrekoek utzitakoa defendatzeko”

Laminaciones Arregui

Laminaciones Arregui enpresako langileen mobilizazioa (Argazkia: ELA)

2012an hasi zen Laminaciones Arregui enpresako lan-gatazka eta orain gutxi amaitu da, langile eta patronalaren artean lortutako akordioarekin. Joseba Martin Laminacioneseko langilea da eta ELAko kidea da, eta gurekin izan da ARABA HIZPIDEn, 4 urte luzeotako borrokaren berri eman eta akordioa zertan den azaltzeko. Aldi Baterako Enplegua Erregulatzeko Espedientea izango dute langileek 2017 amaierara arte, baina horrek enpresa indartzeko balioko duela uste dute langileek. Urteotako borroka nabarmendu du Martinek, eta horren ezinbestekotasuna nabarmendu. 1976ko martxoaren 3a ekarri du gogora Martinek, eta egun hartan Espainiako poliziak hildako 5 langile gasteiztarrak, lan-baldintza duinak borrokatzeko beharra nabarmentzeko: gure aurrekoek egindako borrokak hobetu zituen gure lan-baldintzak, eta guk egingo dugun borrokak hobetuko du etorkizuneko langileen egoera.

TERTULIA – Batzar Nagusietako ordezkariak: Saioa Beistegi (PSE-EE) eta Haizea Marijuan (EH Bildu)

Haizea Marijuan eta Saioa Beistegi

Haizea Marijuan eta Saioa Beistegi

Osteguneroko tertulian, Arabako Batzar Nagusietako ordezkarien txanda izan da gaur ARABA HIZPIDEn. EH Bilduko Haizea Marijuan eta PSE-EEko Saioa Beistegi izan ditugu solaskide, eta Arabari dagozkion aktualitateko gaiak jorratu dituzte: Trebiñuk integrazio-saiakerari ekingo dio berriz, Espainiako kongresuko indar-korrelazioa aldatuta, eta martxoaren 8an erakundeek izan beharreko papera.

IRUZKINA: Maite Asensio eta Ion Ansa

iruzkina

Aktualitatearen iruzkina

Aktualitatearen iruzkina egin dute gaur HIZPIDEAn Ion Ansa komunikazio-teknikariak eta Maite Asensio Berriako kazetariak. Ansak datorren ekainean zehar hainbat herritan egingo diren kontsultak izan ditu hizpide, Hernanin ere galdeketa egingo dutela jakin ondoren. Bestalde, Maite Asensiok martxoaren 8ak eragindako googetak ekarri dizkigu, borroka-egun gisa ulertu beharko litzatekeela gogora ekarrita.

Zalantzak, ekarpenak,..

13 + 9 =

Hizpidea

Hala Bedi Bi 09.00etan

No Results Found

The page you requested could not be found. Try refining your search, or use the navigation above to locate the post.

telefono_92452 945 12 88 55

 telegram-vs-whatsapp 640 073 613

e-mail-icono-6785-96 araba.hizpide@halabedi.eus

Kantoia

Hala Bedi Bat 18.00etan

No Results Found

The page you requested could not be found. Try refining your search, or use the navigation above to locate the post.

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies