Magazinak

Araba Hizpide

Araba eta Gasteizko aktualitatea jorratzen duen magazina gara. 2015 urtean sortu ginen, Hala Bedi Bi irratiko goizeko tartea indartzeko. Edukien aldetik, tokiko berriak, kuadrillaz kuadrillako kolaboratzaileak, hedabide ezberdinetako kazetariak eta elkarrizketak izaten ditugu astelehenetik ostiralera, goizeko 10:00etatik 11:00etara, Hizpidea magazin nazionalaren ondoren. Hizpidea magazinarekin batera, Hala Bedi Biko goizetako tartea osatzen dugu.

Azken Artikuluak

Igor Goikolea: “Errefuxiatuek nahiago dute euren herrietara itzuli, Grezian gelditu baino”

Igor Goikolea

Igor Goikolea

Igor Goikolea Hala Bedi irratiko kideak Greziako errefuxiatuen kanpamenduetan izandako esperientziaren kronika xehea egin du gaur ARABA HIZPIDEn. Joan den astelehena arte, Hala Bedi irratiko hainbat kidek eman digute hango berri sare sozialetan, #HBIGrezia traolapean, eta orain, xehetasun gehiagoz kontatu digute bertan bizitakoa. Goikoleak adierazi duenez, errefuxiatuengandik euren herrietara itzuli nahiko luketela esaten entzutea izan da gogorrena: “Nahiago dugu bonba batek duintasunez hiltzea, hemen jarraitu baino”. Kanpamenduetan ez ezik, Trikala herrian ere egon dira irratiko kideak, eta greziarren elkartasunaren lekuko izan dira bertan, alkateak berak baimena eman baitzuen hainbat errefuxiatu herrian hartzeko. Han jasotako esperientziarekin dokumentala egiteko asmoa dute orain, Hala Bideo YouTube kanalean argitaratuko dutena.

Iñaki Galdos: “Bisoi europarra Izkin agertzea oso berri ona da, oso mehatxatuta baitago”

Iñaki Galdos

Iñaki Galdos

Iñaki Galdos Martiodako Faunaren Suspertegiko langilea izan zen joan den astean ARABA HIZPIDEn. Zer esana eman da azken boladan animalien berreskurapenerako zentroak, izan ere bisoi europarra eraman zuten bertara, Izkin tranpa batean erori ondoren. Bisoi europarra deagertzeko zorian dagoen animalien zerrendan dago eta orain dela 25 urte ikusi zen azken aldiz ingurune horretan. bisoiaz gain, Martiodako zentroaren funtzionamenduaz eta beste hainbat konturi buruz mintzatu zen Iñaki Galdos.

Refugees.tv: Idomeniko errefuxiatuen kanpalekuko egoera umorez salatzeko tresna

Refugees TVko kideak

Refugees TVko kideak

Hbi Greziako lagunek frogatu dutenez, Idomeniko errefuxiatuen kanpalekuan umoreak ere badu tokia: Refugees.tv telebista-kateko kideak dira horren adibide. Euren egoeraren berri ematen dute Internet bidez, botila zaharrez egindako kamerekin, eta edalontzi eta galtzerdiz egindako mikrofonoekin, kanpalekuan dituzten baliabide urrien erakusle. Benetako kamera bat eman zien boluntario batek, eta horri esker zabaltzen dituzte euren bideoak sarean. Idomeni kanpalekuko errefuxiatuek hitz egiteko gogo handia dutela esan digute, baina kexu dira medio handiek euren arteko gatazkak eta une latzak baino ez dituztelako erakusten, euren eskubideez hitz egin beharrean.

Facebook-en publikatzen dituzte euren bideoak Refugees.tv izenarekin.

Hala Bedi irratiko lankideek Greziatik bidalitako berri gehiago ikus ditzakezue Facebook eta Twitterren, #HbiGrezia traolarekin.

[youtube]https://www.youtube.com/watch?v=qX_lOR_rfnw[/youtube]

 

#HbiGrezia taldeko kideekin hitz egin dugu

Idomeniko errefuxiatuen kanpamendua

Idomeniko errefuxiatuen kanpamendua

Gaizka Amondarain HALA BEDI irratiko lankidea Greziako errefuxiatuen kanpamenduetan dago, #HalaBediGrezia lantaldekoekin batera: HALABIDEO taldeko hainbat lagun joan dira kanpamenduetara, hango berri emateko. Amondarainekin hitz egiteko aukera izan dugu HIZPIDEAn, Idomeni kanpamendura iritsi berritan. Datozen ordu eta egunetan ere irratiko lankideek Grezian bizi izandakoren berri izango duzue HALA BEDI irratiko magazinetan eta sare sozialetan, #HbiGrezia traolarekin.

Kike Fernandez de Pinedo: “Arabatran proiektuak ingurumena babestu eta herrialdearen kohesioa bermatuko luke”

Arabatran proiektua

Arabatran proiektua

Arabatran proiektua aurkeztu du gaur Kike Fernandez de Pinedo Arabako batzarkideak ARABA HIZPIDEn. Proiektu horren bitartez, ingurumena babestuko litzateke, Fernandez de Pinedoren iritziz. Alde batetik, dagoeneko badagoen baina gutxi erabiltzen den Altsasu eta Miranda arteko trenbidea erabiliko litzatekeelako eta, bestalde, garraio publikoaren erabilera sustatuko litzatekeelako lanera joateko, adibidez, garraio pribatuaren kaltetan. Gainera, Arabaren kohesiorako ere mesedegarri ere izango litzateke, herri ezberdinen arteko komunikazioa bermatuko lukeelako. Aldekotasun handia bildu du proiektuak eragina izango lukeen herrietan, baina Eusko Jaurlaritzak erabat baztertu duela salatu du Fernandez de Pinedo batzarkideak. Joan den astean ekin zioten herriz herri eta auzoz auzo proiektua aurkezteari.

Zalantzak, ekarpenak,..

5 + 2 =

Hizpidea

Hala Bedi Bi 09.00etan

No Results Found

The page you requested could not be found. Try refining your search, or use the navigation above to locate the post.

telefono_92452 945 12 88 55

 telegram-vs-whatsapp 640 073 613

e-mail-icono-6785-96 araba.hizpide@halabedi.eus

Kantoia

Hala Bedi Bat 18.00etan

No Results Found

The page you requested could not be found. Try refining your search, or use the navigation above to locate the post.

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies