Magazinak

Araba Hizpide

Araba eta Gasteizko aktualitatea jorratzen duen magazina gara. 2015 urtean sortu ginen, Hala Bedi Bi irratiko goizeko tartea indartzeko. Edukien aldetik, tokiko berriak, kuadrillaz kuadrillako kolaboratzaileak, hedabide ezberdinetako kazetariak eta elkarrizketak izaten ditugu astelehenetik ostiralera, goizeko 10:00etatik 11:00etara, Hizpidea magazin nazionalaren ondoren. Hizpidea magazinarekin batera, Hala Bedi Biko goizetako tartea osatzen dugu.

Azken Artikuluak

Iñigo Akaiturri (Kalera Kalera): “EPPK-ren nahia betetzeko, gizartearen inplikazioa beharrezkoa da”

kalerakaleraKalera kalera ekimena jarri zuten martxan asteburuan ehunka preso ohiek Usurbilen. Itxialdia egiteaz gain, hamaika ekimen egingo dituzte urtarrilaren 8ra bitartean.  Iñigo Akaiturrik ere urteak eman zituen espetxean eta kalera kalera dinamikan ari da parte hartzen. Preso ohiarekin hitz egin dugu HIZPIDEAn, EPPK-k agiria argitarau duen egun berean.

Akaiturrik, azken 5 urteetan aurrerapausorik eman ez dela nabarmendu du, Aieteko konferentziako puntu gutziak ere ez betez. “Sinatu zen guztia, konponketa integrala emateko, martxan jarri behar dira”, adierazi du “Kalera Kalera”-ko kideak. Usurbilen ez ezik, herriz herri joango dira, herriei eskumenak emanez ekimen ezberdinak antolatzeko.

Unai Mendizabal (Adi!): “De Miguel auzia Araban inoiz egon den ustelkeria handiena da”

demiguelauziaDe Miguel paperen inguruko mahingurua antolatu du Adi elkarteak asteazken honetarako, 19:00etan Aldabe gizarte – etxean. Unai Mendizabal elkarteko kidea da eta auziaren nondik norakoak jorratu ditugu berarekin ARABA HIZPIDEn.

EAJko izen ugari agertu dira paperetan eta De Miguelek enpresa ugari kontrolatzen zituela argi geratu da Adi-k argitaratu dituen argazki ezberdinetan. Hala ere, biharko mahainguruan gaia gertutik jarraitu duten kazetariek xehetasun gehiago emango dituzte.

Izaskun Goienetxea (Gasteizko Harresiko auziperatua): “Desobedientzia leporatzen digute; ados, harro gaude”

gasteizkoharresiaAsteartehonetan, abenduaren 13an, 8 gazte Gasteizko epaitegietan daude epaituak izatera deituta; 2015eko maiatzaren 17ko Gasteizko harresiagatik epaituko dituzte hauek. Desobedientzia eta atxiloketak galaraztea leporatuta, guztira 75 hilabeteko espetxe zigorra eskatzen dute 8 gazteentzako: bakoitzari 9 hilabete baina zortzigarren bati urtebeteko espetxea, azken hau, espetxeratze arrisku larriarekin.

Goienetxea auziperatuetako bat da eta berarekin hitz egin dugu HIZPIDEA magazinan. Epaiketa baino lehen, 2010era begira jarri behar gara, izan ere, orduan izan ziren atxilotuak lehenengoz Zaldibar, De Robles eta esteban (Gasteizko Harresian espetxeratutako eta ostean absolbitutako gazteak). Urrianbeste bi gazte epaitu zituzten Gasteizko Harresiagatik ere: akordioa lortu ostean, ez ziren espetxeratuak izan baina diru kantitate altuak ordaindu behar izan zituzten.

Gasteizko Harresitik elkarretaratzea deitu dute 12:30tan Gasteizko epaitegien parean. Epaiketaren inguruko informazio gehiago, Hala Bedi-ren webgunean:

Gasteizko Harresiagatik zortzi lagunen aurkako epaiketa hasiko da asteartean

Zalantzak, ekarpenak,..

4 + 4 =

Hizpidea

Hala Bedi Bi 09.00etan

No Results Found

The page you requested could not be found. Try refining your search, or use the navigation above to locate the post.

telefono_92452 945 12 88 55

 telegram-vs-whatsapp 640 073 613

e-mail-icono-6785-96 araba.hizpide@halabedi.eus

Kantoia

Hala Bedi Bat 18.00etan

No Results Found

The page you requested could not be found. Try refining your search, or use the navigation above to locate the post.

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies