Magazinak

Araba Hizpide

Araba eta Gasteizko aktualitatea jorratzen duen magazina gara. 2015 urtean sortu ginen, Hala Bedi Bi irratiko goizeko tartea indartzeko. Edukien aldetik, tokiko berriak, kuadrillaz kuadrillako kolaboratzaileak, hedabide ezberdinetako kazetariak eta elkarrizketak izaten ditugu astelehenetik ostiralera, goizeko 10:00etatik 11:00etara, Hizpidea magazin nazionalaren ondoren. Hizpidea magazinarekin batera, Hala Bedi Biko goizetako tartea osatzen dugu.

Azken Artikuluak

Gasteizko hondakinen bilketa-zerbitzua munizipalizatzea jarri dute mahai gainean oposizioko alderdiek

Gasteizko hondakinen kudeaketa zerbitzuan aldaketak egitea planteatu dute EH Bildu, Irabazi eta Ahal Dugu oposizioko alderdiek. FCC esleipendunarekin izandako gorabeheren ondoren, munizipalizazioak onurak besterik ez lituzkeela ekarriko uste du Erika Martinez Equoko bozeramaileak. Gorka Urtaran alkateak halako neurri batek langileak ordezkatu behar izatea ekarriko lukeela adierazi du, baina Martinezen iritziko, “aitzakia” baino ez da hori, zerbitzua Udalaren esku egotea langileen baldintzak hobetzeko bermea izango lizatekeelako. Zabor-bilketa zerbitzuan klausula sozialak txertatzearen aldekoa da Equoko bozermailea, hala nola birziklatze-tasak hobetzea edo arestian aipaturiko langileen baldintzak.

“Martxo libertarioa” jarduera-zikloa antolatu du Gasteizko CNTk

 

Martxoak Gasteizen duen eragina ukaezina da: martxoaren 3an, 1976ko hildako 5 langileak eta zauritutako ehunka lagunak ekartzen dira gogora, eta martxoaren 8an, aldiz, Emakumearen Eguna, aurten greba feministarako deialdiarekin, gainera. Horrez gain, martxoaren 1ean du bere urteurrena CNTk: 98 urte bete ditu 2018an. Testuinguru horretan, Martxo libertarioa zikloa antolatu du Gasteizko CNTk bere egoitzan. Hitzaldi eta ekitaldiek generoa, osasun mentala eta oroimen historikoa ardatz hartuta, zenait ekitaldi antolatu dituzte Hedegile kaleko 65eko euren egoitzan. Lorea Bursaco CNTko kideak eman dizkigu zikloaren xehetasunak.

“Fikzioa denez, hizkuntzarekin jolasteko askatasuna izan dugu ‘Errementari’n, istorioa janzteko beste elementu bat balitz bezala”

Martxoaren 2an estreinatuko da “Errementari” filma. Paul Urkijo zuzendari gasteiztarraren lehen film luzea da eta fantasia generoaren barruan kokatzen da. Bi berezitasun horiez gain, badu bestelako bitxikerairik: euskarari dagokionez, Arabako euskararen berreraikuntza egin zuen Koldo Zuazok, eta hizkuntza aholkulari moduan aritu zen errodaje osoan zehar. Gainera, erregistro eta euskalki ezberdinak erabiltzen dira filmean, hitz egiten duen pertsonaiaren arabera. Horek, baina, ez du ulermena zailtzen: “ehen kolpean ulergarria izatea” izan da Gorka Lazkano eta lantaldearen asmoa.

Solasaldia: Haizea Marijuan EH Bilduko batzarkidea

Tertuliaren tartean, Haizea Marijuan EH Bilduko batzarkidea egon da gaur ARABA HIZPIDEn, bakarka, aktualitateko gaiak jorratzen. Arabako pentsionisten mobilizazio masiboak, martxoaren 8ko greba feminista, martxoaren 3ko deialdiak eta “Errementari” filmaren estreinaldia izan ditu hizpide Marijuanek.

LAB: “Herri mugimenduan lanean ari diren kolektiboen ekarpena ikusarazi nahi dugu martxoaren 3an, emakumeena, bereziki”

Herri mugimenduko kolektiboen esku utzi du euskal gehiengo sindikalak martxoaren 3ko manifestazioa. 1976ko martxoaren 3an hildako bost langileak eta 150 zaurituak oroitzeko ekitaldi nagusian, kolektibo ezberdinetako emakumeek eramango dute pankarta, euren aldarrikapenei lehentasuna emanez, martxoaren 8ko greba feministaren atarian. Miriam Diaz de Tuesta LABeko kidearekin hitz egin du ARABA HIZPIDEk, erabaki horren nondik norakoak ezagutzeko. Guztiok indarrak batuz, aldaketa gauzatu! lelopeko manifestazioa arratsaldeko 19:00etan irtengo da Zaramagako martxoaren 3ko plazatik, eta Andre Maria Zuriaren plazan amaituko da, Mugimendu Feministaren hitzartzearekin. Orain dela 42 urte bezain beharrezkotzat jo du Diaz de Tuestak langileen eskubideen defentsan mobilizatzea.

Informazio gehiago, hemen.

Zalantzak, ekarpenak,..

7 + 7 =

Hizpidea

Hala Bedi Bi 09.00etan

telefono_92452 945 12 88 55

 telegram-vs-whatsapp 640 073 613

e-mail-icono-6785-96 araba.hizpide@halabedi.eus

Kantoia

Hala Bedi Bat 18.00etan

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies