Magazinak

Araba Hizpide

Araba eta Gasteizko aktualitatea jorratzen duen magazina gara. 2015 urtean sortu ginen, Hala Bedi Bi irratiko goizeko tartea indartzeko. Edukien aldetik, tokiko berriak, kuadrillaz kuadrillako kolaboratzaileak, hedabide ezberdinetako kazetariak eta elkarrizketak izaten ditugu astelehenetik ostiralera, goizeko 10:00etatik 11:00etara, Hizpidea magazin nazionalaren ondoren. Hizpidea magazinarekin batera, Hala Bedi Biko goizetako tartea osatzen dugu.

Azken Artikuluak

Inaxio Oiartzabal (Sare herritarra): “Larunbatean euskal jendartearen nahia irudikatu behar dugu; gizartearen garaia da”

Dena prest dago milaka herritarrek Bilboko kaleak betetzeko larunbat honetan. Azken hiru urteetan bezala, eta behin gabonak pasata, euskal preso, iheslari, deportatu eta euren senideen eskubideen aldeko manifestazio nazionala deitu du Sare herritarrak Bilbon. Inaxio Oiartzabal sarekidearekin hitz egin dugu HIZPIDEAn manifestazioaren atarian.

Besteak beste, indarkeriaren biktima ezberdinek, artistek, kirolariek edota eremu instituzional zein sindikaleko hainbat eragile zein norbanakok atxikimendua adierazi diote jada martxari. Aurten ere, aurreko urtean bezala, dirua biltzeko arduradunen izenak eman ditu Sare herritarrak, inolako arazorik ez izateko. Manifestazioa 17:30tan abiatuko den arren, egun guztian zehar ekimen ezberdinak egongo dira Bilbon. Beste urte batez, autonomia kalea beteta ikusiko dugu larunbatean eta biharamuneko argazkietan, urtero esaten den bezala, azken izatea espero den mobilizazioan. Gasteiztik ere, autobusak abiatuko dira Bizkaiko hirburura: goizez zein arratsaldez. Txartelak taberna ezberdinetan daude eskuragai, tartean, Hala Bedi Tabernan.

 

[Iritzia] “Mesedez, alokatu egiezu” – Blanca Urgell –

Ministeritzak iheslariak hartzeko eta integratzeko eratu duen sistemaren arabera,1 iheslaria ebaluatu eta dagokion lekura deribatu ondoren, sei hilabete arte luza daitekeen “harrera” garaia hasten da (babesgabetuenen kasuan bederatzi hilabete arte ere luza daitekeena). Tarte honetan denbora baterako lekua egiten zaie horretarako propio eratutako bizilekuetan. Hemen, Gasteizen (eta Euskadin oro har bederen) honetarako zilegiztatuta dauden erakundeek prestatu dituzten harrera-etxebizitzetan: adibidez, Gurutze Gorriak eta CEAR Euskadik.

“Harrera” garaiaren ondoren “integrazio” garaia hasten da. Bigarren tarte honetan harrera-etxebizitzatik irten eta eurek lortu behar dute bizitokia, normalean alokairuan, jakina. Esaten ari naizena da Espainiara sartu eta 6-7 hilabete igarota etxebizitza lortu beharrean direla iheslariak Ministeritzak eratutako ibilbidean aurrera egiteko.
Bada, lehen ez zen erraz-erraza izango, baina orain izugarri zaila —hobeto esanda, ia-ia ezinezkoa— bihurtu da Gasteizen iheslarientzako pisuak alokatzea.

Hau gertatzen ari dela entzun bezain laster burura etorri zitzaidan nire adinekoak zaretenok behintzat jakingo duzuen zerbait, alegia: gaztetan Gasteizen ez zegoela alokairuan hartzeko batere-batere ohiturarik eta, beraz, ia-ia ez zegoela alokatzeko etxebizitzarik. Euskal Herriko Unibertsitatea eratu eta Bizkaiko eta Gipuzkoako ikasleak-eta hona etorri zirenean, 80ko hamarkadan, harrituta ikusi zuten pisu gutxi zeudela, eta gutxi horiek lortzeko ere izugarrizko trabak zeudela: gaztea bazinen, halakoa bazinen, holakoa bazinen… Sekulakoak entzuten ziren ikasleek pisuetan egindako barrabaskeriez. Baten bat egingo zen, ziur!, baina gehienak leienda urbanoak ziren, noski.

Ba, orain ere sekulakoak entzuten dira iheslariek eta inmigranteek-eta alokatutako pisuetan egindako barrabaskeriez. Baten bat egingo zuten, ziur, baina gehienak… lepoa egingo nuke berriro ere berkontatzen ari diren leienda urbano berberak direla, ikasle protagonista kendu eta iheslaria edo inmigrantea jarririk, kontatzearen kontatzeaz ziurrenik handizkatuaz gainera.
Nik ez dut alokairuan emateko etxebizitzarik. Aski daukat gainean daukadan hipoteka larria hilean-hilean ordaintzea. Beharbada zuek ere berdintsu.
Eta, orduan zergatik hitz egiten dizuet honetaz, merkatuan gertatu den hori aldarazteko ideia beharbada inozoarekin? Ba pentsatzen dudalako zuek ez bada, zuen familiakoek, zuen lankideek, auzokoek, koadrilakoek, horietako norbaitek bai izango duela errentan emateko etxebizitzarik. Eta zuei entzunez gero, ez duela horrelako trabarik jarriko. Zeren eta, esango didazue: nola beteko dute iheslariek ministeritzaren ibilbidea? nola integratuko dira, bizitokirik izan ezean?

Gasteiz hiri solidarioa da. Baina, ai! Iheslariak ez direnean izaki abstraktuak, gure atean jotzen duten izaki konkretuak baizik, non dago ordura arteko solidaritate sentimentua? Ez ote dagoenekoz garaia hiri honek nobedadeei dien beldur handi horri behingoan aurre egiteko?

Alokatu egiezu, mesedez!!!

[Tertulia] Gasteizko Udala: EAJ, EHBildu eta EQUO

Urteko lehen tertulia izan dugu ARABA HIZPIDEn. Hiru gonbidatu egon dira gurean: EHBildu-ko Aitor Miguel, EAJ-ko Álvaro Castillo eta EQUOko Jorge Tejedor. Hirurekin, Gasteizko egunerokotasunean pil – pilean dauden hiru gai ezberdin jorratu ditugu:

  • Gasteizko Udalak aurrekontuak luzatu beharko ditu, ziurrenik.
  • Gas putzuak ezarri nahi ditu Eusko Jaurlaritzak Araban.
  • Auzolana pilotalekua eta Gasteizko Udalaren proposamena Kafe Antzokia bertan ezartzeko.

Bego Huarte: “Ekintza sinboliko honekin posible dela erakutsi dugu”

Gabonetako albiste esanguratsuetako bat izan zen; haiek eta haiekin zeuden errefuxiatuek ez zuten lortu muga zeharkatzea baina albisteak oihartzun internazionala izan zuen, bereziki Euskal Herrian. Mikelonen eta Begoren desobedientzia ekimenaz ari gara. Orain, etxean bueltan, harrera beroa jaso zuten biek Loiun eta egunerokotasunean murgildu dira. Bego Huarteren hitz egin dugu HIZPIDEAn.

Aitor Martínez (Laudioko auziperatua): “Muntai polizialak hartu du lehen lerroa; baina Ertzaintzaren xantaia ere jasan dugu”

Aitor Martinez eta Beñat Ereño gazte laudioarrek Entzutegi Nazionalean deklaratu beharko dute margoketak egitea leporatuta. Auziperatua den Martínezekin hitz egin dugu ARABA HIZPIDEn; muntai poliziala jazateaz gain, Ertzaintzaren xantaia ere pairatu dutela azaldu du. Muntaiarekin, informazioa lortu nahi dute Martinezen ustetan; gainera, euren inguruan eta “inguru ez hurbilean ere”, sinesgarritasuna lortu dutela uste du. 

 

 

Inbestigazio bidean dago kasua eta asteazkenean Amurrioko epaitegian egon beharko dira bideokonferentzia bat egin behar izateko. Eskualdean eta Laudion bertan babesa jaso dute: besteak beste, elkarretaratzea deitu dute Laudioko Lamuza plazan, urtarrilaren 11n, asteazkenean, 20:00etan.

Zalantzak, ekarpenak,..

8 + 5 =

Hizpidea

Hala Bedi Bi 09.00etan

No Results Found

The page you requested could not be found. Try refining your search, or use the navigation above to locate the post.

telefono_92452 945 12 88 55

 telegram-vs-whatsapp 640 073 613

e-mail-icono-6785-96 araba.hizpide@halabedi.eus

Kantoia

Hala Bedi Bat 18.00etan

No Results Found

The page you requested could not be found. Try refining your search, or use the navigation above to locate the post.

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies