Magazinak

Araba Hizpide

Araba eta Gasteizko aktualitatea jorratzen duen magazina gara. 2015 urtean sortu ginen, Hala Bedi Bi irratiko goizeko tartea indartzeko. Edukien aldetik, tokiko berriak, kuadrillaz kuadrillako kolaboratzaileak, hedabide ezberdinetako kazetariak eta elkarrizketak izaten ditugu astelehenetik ostiralera, goizeko 10:00etatik 11:00etara, Hizpidea magazin nazionalaren ondoren. Hizpidea magazinarekin batera, Hala Bedi Biko goizetako tartea osatzen dugu.

Azken Artikuluak

“Langabezia jaitsi dela diote, baina lanaldi osoko kontratua egin beharrean, lau egiten badira, kotizazioak ere jaitsi egiten dira”

Arabako Pentsionistak Lanean plataformako Armando Aulestiartek bi astean behin egiten du kolaborazioa ARABA HIZPIDEn. Gaur, joan den larunbateko manifestazio arrakastatsuaren balorazioa egin dugu berarekin, baita aurrera begirako pausoak errepasatu ere. “Por una vida digna” plataformarekin elkarlanean egindako mManifestazioa amaitu ondoko adierazpenean pentsio duinak aldarrikatu zituzten, baita 1.080 euroko gutxieneko pentsioak eskatu eta emakumeen egoera zaila salatu ere.

Tertulia: udal gaiak Ane Aristi (EH Bildu) eta Alvaro Castillorekin (EAJ)

Osteguneko tertulian, udal ordezkarien txanda izan da gaur. Ane Aristi EH Bilduko zinegotzia eta Alvaro castillo EAJko ordezkaria ergon dira ARABA HIZPIDEn, Gasteizko Udaltzaingoaren grebaren amaieraz, De Miguel auziaz, eta eraztun berdearen 25. urteurrenaz hitz egiten.

“Mozal Legearen isunak azkar ordaintzea merkeagoak izateko injustizian sakontzea baino ez da; jolas bat da beraientzat”

Atzoko albiste batean jakinarazi zuen halabedi.eus webguneak Gasteizko tabernari bati 730 euroko isuna ezarri ziotela, Mozal Legea baliatuta, bezero bat babesteagatik. Gaur, ARABA HIZPIDEn egon da Zumai Olalde tabernaria, eta gertatutakoa azaldu digu: udaltzain talde bta hurbildu zen Txapelarri tabernara eta bezero bat atxilotu zuen, bere zakurra lotu gabe eta mozalik gabe zegoela argudiatuta. Osagai arrazista duen atxiloketatzat jo du Olaldek, eta udaltzainek ipinitako isuna ez ordaintzea erabaki zuen, nahiz eta goiz ordaintzeagatik isuna 300 eurora jaitsi: “Injustizian sakontzea litzateke hori onartzea”. Gertatutakoa salatzeko elkartasun-jaialdia antolatu dute Txapelarri tabernan ostiral honetan.

“Ebaluazio-sistemak kontrol-sistema bihurtu nahi dituzte, hezkuntza merkatuaren logikan instrumentalizatzeko”

Greba-dinamika berri bati ekingo diote hezkuntzako publikoko langileek datorren martxoaren 14tik aurrera: martxoaren 14 eta 15ean grebara daude deituta sukalde eta garbiketako langileak, haurreskolak partzuergokoak, heziketa berezikoak eta irakasleak. Ia urte eta erdiko mobilizazio-aldiari ekin ziotenetik, egoera ez dela aldatu salatu du Aitor Idigoras Steilaseko kideak. Greba deialdiaz gain, beste gai batzuk ere izan ditugu hizpide Idigorasekin, hala nola segregazioa eta LOMCE eta HEZIBERRIren aurkako planto dinamikak.

Energia kontsumoan % 20 aurreztea lortu du Asparreneko Udalak, eguneroko jokabideak aldatuta

Asparreneko Udaletxeko energia kontsumoa % 20 murriztea lortu du Udalak, Europako PrEEt programari esker. Eguneroko jokabideak moldatzea du helburu programak, hala nola ordenagailuetako pantailak itzaltzea, geletako argiak itzaltzea (bi minutuz ateratzeko bada ere) edota inpresorak itzaltzea. Halako ekintza txikiei esker energia fakturan aurreztea lortu dute Asparreneko Udaletxeko eraikinean. Asmo berari eusteko asmoa dutela esan du ARABA HIZPIDEn Arkaitz Gobantes udal teknikariak.

Zalantzak, ekarpenak,..

8 + 15 =

Hizpidea

Hala Bedi Bi 09.00etan

telefono_92452 945 12 88 55

 telegram-vs-whatsapp 640 073 613

e-mail-icono-6785-96 araba.hizpide@halabedi.eus

Kantoia

Hala Bedi Bat 18.00etan

“Googlen Adwords zerbitzuak jada ez du euskara onartzen”

“Googlen Adwords zerbitzuak jada ez du euskara onartzen”

Manex Garaio Mendizabal Puntu.eus Fundazioko kolaboratzailea izan da gurean, eta bere bi gai gustukoenetarikoak ekarri dizkigu: Informatika eta euskara. Kasu honetan, Googlek euskara kendu ei duela eta, azalpenak eskatu dizkiogu. Nondik ateratzen duten dirua enpresa...

“Munduko txosnan, euskaldunok zer dugu eskaintzeko?”

“Munduko txosnan, euskaldunok zer dugu eskaintzeko?”

Kolaboratzaile berriak dauzkagu Kantoian! Hilean behin Garabide Elkarteko kide bat izango dugu gurekin hizketan, euren jardunaren berri emateko. Gaur Jon Sarasua, Garabideko lehendakariordea, hurbildu zaigu elkartea bera eta egiten duten lana aurkeztera. Zer da...

“Euskal musikan trikitixa eta rocketik ateratzen ari gara”

“Euskal musikan trikitixa eta rocketik ateratzen ari gara”

Elkarrizketa tartean MARLIK musika talde Zumaiarra izan dugu gaur Kantoian, 2017 urtean plaza hartu zuena. Euskaratik abiatuta Rock-Blues erritmoekin jolasean aritzen dira eta Country eta Swing-ari ere zirika egiten diote. Joan den urtearen akaberan munduratu zuten...

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies