Magazinak

Araba Hizpide

Araba eta Gasteizko aktualitatea jorratzen duen magazina gara. 2015 urtean sortu ginen, Hala Bedi Bi irratiko goizeko tartea indartzeko. Edukien aldetik, tokiko berriak, kuadrillaz kuadrillako kolaboratzaileak, hedabide ezberdinetako kazetariak eta elkarrizketak izaten ditugu astelehenetik ostiralera, goizeko 10:00etatik 11:00etara, Hizpidea magazin nazionalaren ondoren. Hizpidea magazinarekin batera, Hala Bedi Biko goizetako tartea osatzen dugu.

Azken Artikuluak

Enpresari hitzartutakoa betetzea eskatzeko elkarretaratzea egin dute Gasteizko FCCko langileek

Greba deialdia egin dute FCCko langileek datorren ekainaren 20tik 26ra bitartean, Judimendiko jaiekin eta Azkena Rock jaialdiarekin bat eginez. Iaz ere greban egon ziren, baina akordioa lortu zuten. Enpresak izandako galerak enpresak berak ordaintzea ebatzi zutenean, ordea, bertan behera geratu ziren adostutako puntu horiek, eta kaleratze gehiago izateko mehatxua jaso zuten langileek.

Arkaitz Virumbrales LABeko ordezkariak adierazi duenez, irailerako ere greba deialdia dute mahai gainean, egoerak ez badu hobera egiten. Enpresaren aldetik ez dute jarrera aldaketarik somatu, eta enpresa langileak trukerako txanpon gisa erabiltzen ari dela salatu du. Elkarretaratzea egin dute gaur Gasteizko plaza berrian.

“Langileon atsedenerako eta kontziliaziorako eskubideak urratzen dituzte SuperCor Express bezalako dendek”

SuperCor Express izeneko denda zabaldu dute Zulaika kirol-denda zegoen lokalean. Urteko 365 egunetan zabalik egongo da, ordutegi zabala duena: goizean goizetik gaueko ordu txikiak arte egoten da zabalik El Corte Inglés taldearen parte den denda. Sindikatuek ez dute begi onez ikusten halako denden irekiera.

Bittor Gonzalez LABeko kidearen esanetan, “langileok atsedenerako eta kontziliaziorako dugun eskubidea urratzen dute igande eta jaiegunetan irekitzen dituzten komertzioek”. Horrez gain, bertako langileei aplikatzen zaien lan-hitzarmenak baldintza kaskarrak ditu, soldata txikien truke ordu askoz lan egitera behartzen baititu. Datorren iganderako, hilak 3, Bizi eguna antolatu dute Plaza Berrian, giro ludikoan atsedenerako eskubidea aldarrikatzeko.

“Sumendi eragilea baino, auzoko eragileentzat zabalik dagoen espazioa izatea nahi dugu”

Judimendiko Sumendi gazte-espazioa 2 urte betetzear dela, Sumendi 2.0 eguna egingo dute datorren ekainaren 2an, larunbata. “2 urtez auzoan ibiltzen” lelopean, hainbat jarduera izango dira egun osoan zehar: haurrentzako ekintzak, mural-margoketa, herri-bazkaria, kontzertuak… Ibilian-ibilian ari dira espazioa eraikitzen, esperimentazioari lekua eginez eta auzoko eragileen topalekua eskainiz.

2016ko ekainaren 23ko gauean berreskuratu zuten lekua auzoarentzat, eta geroztik kulturaren erreferente bihurtu da Judimendin, non eta auzoaren utzikeria instituzionala agerian uzten duen kalean, Benito Ginean, alegia. Karla Agirre Sumendiko kideak esan du, eragile baino, espazio izateko borondatea dutela: “Auzoko eragileei zabalik dagoen gune bat”.

“Presoen auzia sozializatzea” lortu nahi dute Gaztetxeko Elkartasun Astean

30 urteurrenaren harira Gasteizko Gaztetxean antolatzen ari diren aste tematikoen barruan, elkartasun astea antolatu dute Maiatzaren 21etik 26ra, presoen eskubideen alde lanean dabiltzan hainbat kolektibok.

Zumai izan dugu Araba Hizpiden, aste honetarako egitarauaz eta elkartasun astearen helburuez hitz egiten, besteak beste.

Borja Lazaro gasteiztarrak desagertu aurretik egindako azken argazkiak ikusgai Montehermoson

2014ko abenduaren 7tik 8rako gauean desagertu zen Borja Lazaro argazkilari gasteiztarra. Geroztik, ez dute amore eman bere familiak eta lagunek. Azken lorpena izan da Espainiako polizia Kolonbiara joatea, Cabo de Vela herrian desagertu baitzen 2014an.

Orain, Borja Lazaroren azken lanak ikusgai izango dira Montehermoson: Guajirako “Hezurren errituala” jasotzen duten argazki multzoa izango da. Gaur bertan inauguratuko dute erakusketa, Igor Garcia Beitia bere lagunaren kontzertu akustiko intimo batekin. Garcia Beitiarekin hitz egin dugu gaiaz, eta adierazi du, Borja aurkitzeko itxaropena baino, zer gertatu zen jakiteko esperantza dutela.

Zalantzak, ekarpenak,..

5 + 8 =

Hizpidea

Hala Bedi Bi 09.00etan

telefono_92452 945 12 88 55

 telegram-vs-whatsapp 640 073 613

e-mail-icono-6785-96 araba.hizpide@halabedi.eus

Kantoia

Hala Bedi Bat 18.00etan

“Distopiak arkitekturan: autokontrola bermatzeko kartzela”

“Distopiak arkitekturan: autokontrola bermatzeko kartzela”

Gaur Kantoian Hebe Gonzalez arkitekto gasteiztarraren bigarren kolaborazioa izan dugu eta distopia arkitektonikoen gaia ekarri digu, zehazki panoptikoei buruz aritu gara: non daude kontrolaren mugak? badakizu panoptikoa gure eguneroko bizitzan presente dagoela? Guztia...

“Borroka partekatua da munduko hizkuntza aktibista gazteena”

“Borroka partekatua da munduko hizkuntza aktibista gazteena”

https://www.youtube.com/watch?v=gOG-Btrh0Wk&feature=youtu.be   Beñat Garaio hurbildu zaigu Kantoira HIGA ekimenari buruz hitz egitera, Gasteizen egingo den Hizkuntza Gutxituetako Hiztun Gazteen Topaketa, hain zuzen ere. Ekimenaren helburu nagusia elkar ezagutzea...

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies