Magazinak

Araba Hizpide

Araba eta Gasteizko aktualitatea jorratzen duen magazina gara. 2015 urtean sortu ginen, Hala Bedi Bi irratiko goizeko tartea indartzeko. Edukien aldetik, tokiko berriak, kuadrillaz kuadrillako kolaboratzaileak, hedabide ezberdinetako kazetariak eta elkarrizketak izaten ditugu astelehenetik ostiralera, goizeko 10:00etatik 11:00etara, Hizpidea magazin nazionalaren ondoren. Hizpidea magazinarekin batera, Hala Bedi Biko goizetako tartea osatzen dugu.

Azken Artikuluak

Iñigo Leza (AHT EZ Lautada): “Lautadako herritarren gehiengoa AHTaren aurka dago”

Iñigo Leza izan dugu gaur Araba Hizpiden, Lautada zeharkatu dezakeen AHTaren trenbideaz hitz egiteko. Eusko Jaurlaritzaren gardentasun falta, herritarren aurkakotasuna eta obra handi hauen atzean dauden interesen inguruan hitz egin dugu, besteak beste.

Larunbat honetan manifestazioa izango da Agurainen, 12.30tan Euskal Herria Plazatik abiatuta, proiektu honen aurka protesta egiteko.

Elkarrizketa osoa entzungai.

“Emakumeon topaleku ez ezik, feminismoaren bitartez jendarte hobea eraikitzeko tresna izango da Emakumeen Etxea”

Gasteizko Emakumeen Etxea Etxanobe jauregian egongo dela jakin genuen joan den ekainaren 11n eta, hori aitzakia hartuta, Arabako Emakumeen Asanbladakoen eskutik ezagutu dugu nolakoa izan den erabaki hori hartzeko prozesua. Gasteizko Udalak parte-hartze prozesua ireki zuen gaiaren inguruan eta, gorabehera askoren ondoren, emkumeek onartu dute Etxea jauregi horretan kokatzea, nahiz eta eurek bestelako alternatibak nahiago zituzten. Elena Cercadillo Asanbladako kideak azaldu digu prozesua, baita Emakumeen Etxearen helburuak, filosofia eta kudeaketa-eredua ere.

Greziara joango dira “Hesihes” kooperatibako kideak, errefuxiatu kanpalekuetan otorduak banatzera

Hezkuntza-eredu alternatibo bat proposatzeko asmoz sortu zuten “Hesihes” kooperatiba Laudio ikastolako batxilergoko lehen mailako ikasleek, errefuxiatu eta migranteekiko elkartasun-proiektu gisa. Proiektu horren bitartez, ikasgai ezberdinetako gaiak lantzen dituzte, hala nola ekonomia edo hizkuntza. Orain, Greziara joateko asmoa dute, errefuxiatuen kanpalekuetara bertara, Zaporeak proiektuarekin elkarlanean: kanpalekuetan sukaldeak montatu eta errefuxiatuei otorduak ematen dizkiete Zaporeak-ekoek. Laudioarrek 15.000 euro behar dituzte proiektua aurrera ateratzeko, bidaiez gain, elikagaiak ere eraman nahi dituztelako Greziara. Iratxe Letona “Hesihes” kooperatibako kidearekin hitz egin dugu ARABA HIZPIDEn.

Proiektua laguntzeko, kontu korrontea sortu dute: ES45 3035 00 4525 0450081275

Judstock: Judimendiko musika-taldeak sustatu eta festibal handien eredua iraultzeko tresna

Judimendiko bertako musika-taldeak sustatzeko asmoz, Judstock ekimena abiatu dute auzoan: musika-festibal handien ereduari aurre eginez, talde txiki eta anitzak bilduko dituzte ekainaren 21ean, Judimendiko jaien lehen egunean. Horrekin batera, ekainaren 14rako ere antolatu dituzte bestelako kontuak: 17:00etatik aurrera serigrafia-tailerra egingo dute Sumendi espazioan eta mahai-ingurua antolatu dute Kandela tabernan, 18:30ean, musika eta generoa hizpide hartuta. Pintxo-pote musikatua ere egingo dute auzoko tabernetan. Miren Esnaola, Aitor Rodriguez eta Jon Garcia antolakuntzako kideek eman dizkigute xehetasunak ARABA HIZPIDEn.

Aiaraldeko mugimendu feminista saretzea helburu

Ekainaren 9an egingo dituzte Aiaraldeko I. Topaketa Feminista, Aiaraldea Ekintzen Faktoriak antolatuta. Joan den apirilean egindako “Feminismoa Aiaraldean” jardunaldian osatu zuten diagnostikoa, eta orain emakume-talde ezberdinak saretzeko unea heldu zaie. Horrekin batera, beste hainbat gai izango dituzte mahai gainean, hala nola taldeen arteko koordinazioa eta biolentzia matxistari aurre egiteko bideak. Izar Mendigurenek eman dizkigu xehetasunak

Aiaraldea Gaurren jorratu dute informazioa: Feminismoa ehuntzeko topaketak ekainaren 9an, Aiaraldea Ekintzen Faktoriaren eskutik

Zalantzak, ekarpenak,..

6 + 6 =

Hizpidea

Hala Bedi Bi 09.00etan

Belaunaldi ezberdinak eskuz esku lotuta, etorkizuna erabakitzeko

Belaunaldi ezberdinak eskuz esku lotuta, etorkizuna erabakitzeko

"Eman eskua etorkiZUnari" lelopean, ehunka kilometro egingo ditu datorren igandean Gure Esku Dago ekimenak antolaturiko giza kateak. Donostian, Paulo Muñoak zabalduko du katea: 77 urteko donostiarrak lehen unetik parte hartu zuen Gure Esku Dago ekimenean, eta ziur...

“Ustelak lurpera, bizitza da handiena”

“Ustelak lurpera, bizitza da handiena”

Borroka sozialen astea deitu dute Donostian Maiatzaren 19tik 26ra bitartean. "Bizitza da handiena" lelopean, herri mugimenduko sektore ezberdinetako hainbat eragilek bat egin dute protesta eta aldarrikapen aste honetarako. Eraikin baten okupazioa publiko egin zen...

telefono_92452 945 12 88 55

 telegram-vs-whatsapp 640 073 613

e-mail-icono-6785-96 araba.hizpide@halabedi.eus

Kantoia

Hala Bedi Bat 18.00etan

Arkitektura feministaren ikur: Margarete Schütte-Lizhotzky

Arkitektura feministaren ikur: Margarete Schütte-Lizhotzky

               Gaur Kantoian izan dugu Hebe Gonzalez arkitekto gasteiztarra. Hilabetero egiten duen kolaborazioan arkitektura eguneroko bizitzara hurbiltzen digu, gaurkoan Margarete Schütte-Lizhotzky, emakumezko lehen arkitekto austriarra hizpide. Bazenekien zure...

“Iraultza egiteko beste modu bat da dantza”

“Iraultza egiteko beste modu bat da dantza”

Dantzaz konpainiako Andrea Loyola izan dugu gaur Kantoian, hilabetero bezala, dantzari buruzko solasaldi pausatuan. Dantza komunikatzeko prozesu bezala ulertzen du Andreak, gorputzaren bitartez sentiaraztea da dantzaren helburua bere hitzetan. Bere bizipenak ere...

Nagore Enciso: “Nutrizionistak falta dira osasun sistema publikoan”

Nagore Enciso: “Nutrizionistak falta dira osasun sistema publikoan”

Nagore Enciso izan dugu Kantoian, hilabetero bezala, dietetika eta nutrizio munduan jakin beharrekoak ekartzen. Baina, kasu honetan, elikagai edo ohitura zehatz bati buruz aritu beharrean, dietista eta nutrizionisten munduaz hitz egin digu. Beste gauza askoren artean,...

Maitemintzea, prozesuan gure identidadea galdu gabe

Maitemintzea, prozesuan gure identidadea galdu gabe

Maitemintze prozesua izan dugu mintzagai gaurkoan gure kolaboratzailea den Josu Pedrosarekin. Zein da nire rola maitasun harremanetan? Txistezalea naiz?Zaintzailea, akaso? Honek guztiak gure bikotekide bilaketan eragina izango du, identidade propioa baieztatzeko...

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies