Magazinak

Araba Hizpide

Araba eta Gasteizko aktualitatea jorratzen duen magazina gara. 2015 urtean sortu ginen, Hala Bedi Bi irratiko goizeko tartea indartzeko. Edukien aldetik, tokiko berriak, kuadrillaz kuadrillako kolaboratzaileak, hedabide ezberdinetako kazetariak eta elkarrizketak izaten ditugu astelehenetik ostiralera, goizeko 10:00etatik 11:00etara, Hizpidea magazin nazionalaren ondoren. Hizpidea magazinarekin batera, Hala Bedi Biko goizetako tartea osatzen dugu.

Azken Artikuluak

Zabalik da Errigoraren saskiak eskatzeko epea, Nafarroa hegoaldeko produktuak eta euskara bultzatzeko, aldi berean

Erriberako ekoizleen produktuak euskaraz etiketatuta zabaltzen ditu Errigora ekimenak. Modu horretan, helburu bikoitza lortzen dute: hurbileko produktuak ingurune hurbilean zabaltzea, Euskal Herri hegoaldeko produktuak lurralde osora hedatuz, eta Erriberako euskalgintzari laguntza ekonomikoa ematea, etekinen zati bat euskararen zabalpenera bideratzen baitute.

Gastezien ere zabalik da Errigoraren saskiak eskatzeko epea: azaroaren 14ra bitartean egin ahal izango da eskaera Gasteizko AEKren euskaltegietan eta sindikatu eta eskoletan. Ekimenaren webgunean bertan ere egin daitezke eskariak: www.errigora.eus. Bi saski izango dira: zuria eta beltza. Horietako bakoitzak produktu sorta ezberdina izango du. Jasotzeko, aldiz, Txagorritxuko Etxegorri auzo elkartearen egoitzan jarri dute hitzordua, abenduaren 2an, larunbata.

Zurine Rodriguez (Emakumeen Asanblada): “Pertsonen beharrak eta nahiak erdigunean ipiniko dituen urbanismoa behar dugu”

“Hiri zaintzaile baterantz. Zaintzak birpentsatzen feminismotik” lelopean, hitzaldia antolatu du Arabako Emakumeen Asanbladak urriaren 27an, Montehermoso Kulturunean. Produktibitatea eta ekonomia ardatz duen hiritik, pertsonen nahiak eta beharrak erdigunean ipiniko duen hirigintzaz jardungo dira, Blanca Valdivia Gutierrez Punt 6 kolektiboko kidearekin. Hurrengo egunean, saio praktikoa antolatu dute: bezperan jasotako Gasteizen aplikatzeko moduak aztertu, eta irizpide batzuk ezarriko dituzte, Gasteiz hiri zaintzailea izan dadin, feminismoaren ikuspegitik pentsatuta.

Udal ordezkarien tertulia: aurrekontu proiektua eta tranbiaren galdeketa

Gorka Iturriaga EAJ ko ordezkaria eta EH Bilduko Aitor Miguel udal gaiei buruz aritu dira gaur ARABA HIZPIDEn. EAJ eta PSE udal gobernuak aurkeztutako aurrekontu proiektua eta tranbia hegoalderantz zabaltzeari buruzko herri-galdeketa izan dituzte hizpide, eta egrian geratu dira bien arteko ezadostasunak.

Zapateneo: “Eztabaida bultzatu nahi duen proiektu kontrakulturala gara”

 

 

Zapateneok 15 urte bete berri ditu, eta egitarau oparoa osatu dute urteurrena ospatzeko. Liburudenda alternatibo, liburutegi asoziatibo, argitaletxe, banatzaile eta eztabaidagune izan nahi duen espazioaren iraganaz, orainaz eta etorkizuneko asmoez hitz egin digute Mikel Lacalle eta Luis Carmona Zapateneoko kideek. Zapa kaleko 93. zenbakian izango dira ekitaldi guztiak, eta egitarau osoa lotura honetan dago ikusgai: EGITARAUA

Azaitz Unanue (GEU elkartea): “Euskaldunaren irudi monokromatikoa ez da erreala: Gasteizen asko gara eta era eta kolore ezberdinetakoak”

“Egin dezagun kale!” lelopean, Gasteizko euskaldunen jaia ospatuko du GEU elkarteak datorren urriaren 28an. 25 urte bete berri ditu GEUk, eta begi onez ikusten dute Gasteizen euskarak egin duen ibilbidea: euskararen ezagutza eta erabileraren igoerarik handiena Gasteizen eta Araban izaten ari da, eta horrek ospakizunetarako motiboa ematen du. Horixe esan du, besteak beste, Azaitz Unanue GEUko kideak, Araba Hizpide magazinean eman duen elkarrizketan. Egitarau oparoa prestatu dute urriaren 28rako, herri-bazkaria eta kalejira tarteko.

Zalantzak, ekarpenak,..

13 + 10 =

Hizpidea

Hala Bedi Bi 09.00etan

No Results Found

The page you requested could not be found. Try refining your search, or use the navigation above to locate the post.

telefono_92452 945 12 88 55

 telegram-vs-whatsapp 640 073 613

e-mail-icono-6785-96 araba.hizpide@halabedi.eus

Kantoia

Hala Bedi Bat 18.00etan

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies