Magazinak

Araba Hizpide

Araba eta Gasteizko aktualitatea jorratzen duen magazina gara. 2015 urtean sortu ginen, Hala Bedi Bi irratiko goizeko tartea indartzeko. Edukien aldetik, tokiko berriak, kuadrillaz kuadrillako kolaboratzaileak, hedabide ezberdinetako kazetariak eta elkarrizketak izaten ditugu astelehenetik ostiralera, goizeko 10:00etatik 11:00etara, Hizpidea magazin nazionalaren ondoren. Hizpidea magazinarekin batera, Hala Bedi Biko goizetako tartea osatzen dugu.

Azken Artikuluak

Maite Diaz de Heredia: “Gure seme-alabak, daramaten motxilagatik, oso ume autonomoak dira eta behar baino helduagoak”

Kartzela-politika aldatzeko mekanismoak jorratuko ditu Sarek, “Jendartea: espetxe-politikaren aldaketarako motorra” lelopean egingo dituen jardunaldietan, Gasteizen. Azaroaren 21etik 23ra, hedabideok elkarbizitzan dugun paperaz, motxiladun umeez eta bakearen artisauen lanaz jardungo dira Europa eta Goiuri jauregietan. Blanca Martinez de Sanvicente antolatzaileak eta Maite Diaz de Heredia preso ohia eta motxiladun ume baten amak hitz egin dute gaur ARABA HIZPIDEn, kartzela-politikaz eta jendarteak hori aldatzen izan beharko lukeen paperaz.

Informazio gehiago, albiste honetan.

Iratxe Gil (Porno Eskola): “Porno komertzialak eredu ez-egokiak ematen dizkie nerabeei”

Porno Eskola abiatu dute Gasteizen, nerabeek sexuarekiko lehen kontaktua pornoan izaten dutela ikusirik. Porno komertzialean jasotzen duten eredua ez-egokia denez, berau deseraiki eta sexu-hezkuntza beste ikuspegi batetik lantzen dute Porno Eskolakoek. Iratxe Gilekin hitz egin du ARABA HIZPIDEk, Porno Eskola gehiago ezagutzeko. Azaroaren 26an egingo dute Porno Eskolaren aurkezpena eta porno feministarako sarrera Judimendiko Sumendi espazioan.

Informazio gehiago albiste honetan.

Ivan Santamaria: “Nekazaritza-eredu klasikoa beherantz doan heinean, esperientzia interesgarriak sortzen ari dira”

Iban Santamaria kazetaria

Ekonomia kolaborazioa egiten du hilean behin Ivan Santamaria Berriako kazetariak. Gaur hasi da kolaborazioak egiten eta lehen sektorearen egoera marraztu du, bereziki nekazaritzarena. Euskal Herri nekazariaren mitoa baztertuta, gero eta landa-langile gutxiago daudela esan du Santamariak baina, hori hala izanik, bestelako eredu interesgarriak sortzen ari direla ere bai, hala nola kontsumo-taldeak eta nekazaritza ekologikora bideratzen diren ustiategi berriak.

Txiki Muñoz (ELA): “EAJk politika neoliberalak egiten ditu, PSE eta PPrekin adostuta eta herritarren gehiengoaren aurka”

Joan den astean egin zuen ELA sindikatuak Gernikako Estatutuaren heriotza egiaztatu zueneko ekitaldiaren 20. urteurrena gogora ekartzeko ekitaldia: orain dela 20 urte, Gernikan egindako ekitaldi batean, Gernikako Estatutua eta, beraz, egungo markoa agorturik zeudela esan zuen, abertzaleen arteko elkarlana ekarriko zuen ziklo bat irekitzeko.

Urteurren horri buruz hitz egin du ARABA HIZPIDEk Txiki Muñoz ELAko idazkari nagusiarekin, baina baita Kataluniako egoeraz, EAJrekiko harremanez eta borroka sindikalaren balioaz ere.

Unai Viana (Arabako Gazte Euskaltzaleon Topaketa): “Gazteek gazteentzat egindako topaketak antolatu ditugu eta harro gaude egindako pausoez”

Arabar Gazte Euskaltzaleon II. Topaketa egingo dute datorren larunbatean Gasteizen. Aurreko edizioan oinarrituta, esperientziak elkartrukatzea eta elkar ezagutzea ipini dute helburu Arabako lurralde ezberdinetako gazteek. Unai Viana antolakuntzako kidearekin hitz egin du ARABA HIZPIDEk.

Informazio gehiago, artikulu honetan.

Zalantzak, ekarpenak,..

6 + 6 =

Hizpidea

Hala Bedi Bi 09.00etan

No Results Found

The page you requested could not be found. Try refining your search, or use the navigation above to locate the post.

telefono_92452 945 12 88 55

 telegram-vs-whatsapp 640 073 613

e-mail-icono-6785-96 araba.hizpide@halabedi.eus

Kantoia

Hala Bedi Bat 18.00etan

Iñaki, Gindi eta Mikel (Orainaldian): “Gasteiz bizi bizirik dago”

Iñaki, Gindi eta Mikel (Orainaldian): “Gasteiz bizi bizirik dago”

Gaur Kantoian Iñaki Landa, Gindi Auzmendi eta Mikel Buruaga izan ditugu, Orainaldian proiektua aurkeztuz. Gasteizen kultur eredu alternatiboa bilatu eta sustatzen duten gune, kolektibo eta ekimen ezberdinak bildu nahi izan dituzte mapa interaktibo batean, instituzioen...

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies