Euskalduntxarrak

Ez euskaldunberriak ezta euskaldunzaharrak ere. Gu euskalduntxarrak gara!

Gure irratsaioa, batez ere, euskara ikasleei bideratuta dago.

Modu dibertigarri eta dinamikoan landu nahi dugu euskara eta horretarako ikasleon pasadizoak, bizipenak, txisteak… kontatzen ditugu.

Zergatik? Euskara ikasten ari garenean, gehienetan, klasetik kanpo euskara erabiltzeko aukera gutxi izaten dugulako eta argi dugulako euskara klaseetatik atera behar dela.

Egia da euskara ikasleoi askotan lotsa ematen digula euskaraz hitz egiteak, baina hasieratik ikasten ari garela eta ez dugula zertan dena ondo egin utziz, kaña ematen diogu gure irratsaioari.

Emisioen ordutegia:

  -Hala Bedi Bat: Asteazkenero 19.00etan

  -Hala Bedi Bi: Astelehenero 21.00etan

 

 

Harpidetu Euskaldun Txarrak irratsaiora

No Results Found

The page you requested could not be found. Try refining your search, or use the navigation above to locate the post.

Harremanetan jartzeko

14 + 4 =

Kultura +

Hala Bedin

2012-09-31: Hutsunea

Oso boteretsuek eta oso tontoek gauza bat dute komunean. Ez dute beraien ikuspuntua aldatzen gertaeretara egokitzeko. Gertaerak aldatzen dituzte, hauek beraien ikuspuntura egoki daitezen. Gauza benetan deserosoa aldatzeko beharra duen gertaeretako bat izatea egokitzen baldin bazaizu.

2012-07-08: Nahastuak II: bihotzerreak

Munduak mundutarrago egiten nau, baina ez dut bihotzerrerik kentzea lortzen. Azoketan bazkatzen diren usoak entzuten ditut teilatuan goizero. Arrautzaren bat jarri duten ikustera irteten naiz gosaldu baino lehen. Eguzkitan lehortzen dira nire begiak barrurantz. Gainezka egin duen katiluari begira esnatzen den norbaiten falta nabari dut, mundualdiak ez du bi zentimo baino gehiago balio, usoen oinak gero eta ozenago teilatuan, babeslekurik gabe geratu gara. Azalekoak dira gure kezkak, denbora daukagu pentsatzeko, arnasa botatzen dugu faltan, urak hartzen gaitu akorduan, bustita diraugu, pareko leihoan ez da ezer aldatu momentuz.

2012-07-01: Nahastuak 1. Bihotzerreak

Bihotzerreak jota ikusten da mundua talaia honetatik. Jaiotzear den zerbait nabari dugu barruan, ez gara izenik jartzera ausartu. Eguzkia, etxearen eta zuhaitzaren artean margotzen du umeak oraindik. Ateak itxita ikusten dira atzoko paperetan. Bihar ez da inon idazten. Eguzkia gero eta gorriagoa den zirkuferentzia baino ez da nerabearen begietan. Barrura begiratzeko leihoak gugan hasten dira. Zaharregia da gaurko mundua ezertaz harritzeko.

2012-06-24: Orojaleak

Egia esan, zerbait guztiz desagertu dela ziurtatzeko era bakarra jatea da. Zulo batera botatzen baduzu, ametsetan azalduko zaizu oraindik, zuloan behera amiltzen. Itsasora jaurtitzen baduzu, irudikatuko duzu zurea ez den kostalde batera iristen, gatzezko perlak inguru guztian itsatsita.

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies