Euskalduntxarrak

Ez euskaldunberriak ezta euskaldunzaharrak ere. Gu euskalduntxarrak gara!

Gure irratsaioa, batez ere, euskara ikasleei bideratuta dago.

Modu dibertigarri eta dinamikoan landu nahi dugu euskara eta horretarako ikasleon pasadizoak, bizipenak, txisteak… kontatzen ditugu.

Zergatik? Euskara ikasten ari garenean, gehienetan, klasetik kanpo euskara erabiltzeko aukera gutxi izaten dugulako eta argi dugulako euskara klaseetatik atera behar dela.

Egia da euskara ikasleoi askotan lotsa ematen digula euskaraz hitz egiteak, baina hasieratik ikasten ari garela eta ez dugula zertan dena ondo egin utziz, kaña ematen diogu gure irratsaioari.

Emisioen ordutegia:

  -Hala Bedi Bat: Asteazkenero 19.00etan

  -Hala Bedi Bi: Astelehenero 21.00etan

 

 

Harpidetu Euskaldun Txarrak irratsaiora

No Results Found

The page you requested could not be found. Try refining your search, or use the navigation above to locate the post.

Harremanetan jartzeko

5 + 10 =

Kultura +

Hala Bedin

2012-12-16: Angel Erro (Nor dugun guarda)

Oro da errana, errotik ateratako ileak bizirik gauden seinale, inork ez du harkadian isiltasuna apurtzeko imintziorik egin, oro delako errana aspaldidanik, serioa delako bizitza, serioegia ikuskizunaren erdian puzkerka lehertzeko.

Oro da errana, hitzez mozorrotzen gara, gorputzeko humoreak darabilzkigu oraindik nondik jo ez dakigunean, oraindik badugulako zertaz axolagabetu, zeri barre egin, serioa delako bizitza, serioegia oro errana dela esan eta azoketan liburuak oparitzen ibili behar izateko.

Hemen dira nazioarteko kazetariak dagoeneko, urduri dabiltza argazkilariak leku bila, ez genuen inor enteratzerik nahi baina alferrik, agerian da nor dugun guarda.

Gaurkoan, Angel Erro, celosamente gordean.

2012-12-09: Nagore Tolosa (Nor dugun guarda)

Itzultzen duenak, ez du ezer itzultzerik espero. Ez bada hizkuntza arteko zubi bat, bere egin duena, denontzat itzultzea baino. Itzulitako zubi baten itzulpena egin.

Zubi itzuli bat, ibaia doakio gainetik, zubiak eusten du ibaia, itzulita dagoelako. Lurrak eusten du ibaia, eta zubia, zubiak eusten du itzulitako ibaia.

Zerbait itzultzen denean, ez dator, badoa. Eta badator aldi berean. Itzutzerakoan itzuli egiten da, buelta ematen zaio, gorantz doa ibaia.

Nagore Tolosa dugu, gaurkoan, Celosamente Gordean.

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies