Bertxoko

 

Hala Bedi Irrati librearekin batera bertsolaritza eta umorea uztartzen duen irratsaio bat, asteazkenero, 20:00etan, urritik ekainera arte.

Azken Irratsaioak

No feed items found.

Harremanetan jartzeko

3 + 12 =

KULTURA

Hala Bedin

Euskalduntxarrok sareratu gara

6f401c40_earphonesIkasturtea hasi eta 4 hilabetera Euskalduntxarrok sarera ere iritsi gara. Beraz gure burua aurkeztuko dizuegu.

Gasteizko AEK euskaltegietan ikasten ari garen lagun koadrila gara Euskalduntxarrak. Aurreko ikasturtean, Hala Bedi irratian euskara ikasleon abenturen berri emango zuen irratsaio bat egiteko ideiarekin lapikoa berotu zitzaigun eta aurten, lotsa guztiak alde batera utzi eta Euskalduntxarrak irratsaioa jarri dugu martxan. Izan ere, gu zer gara? Euskaldun zaharrak? Ez. Euskaldun berriak? Berri-berriak ere ez. Orduan zer? Bada, euskaldun txarrak eta kitto!

Hemendik aurrera, gure irratsaioa entzun nahi baduzue, astero, podcastera igoko dugu eta hantxe aurkitu ahalko dituzue gure saio guztiak. Post honetan, aurreko astean egin genuen irratsaioa utzi dizuegu entzungai. Bertan, Irati Anda bertsolari eta eskalatzailea (beste hainbat konturen artean) izan genuen gonbidatu. Goza ezazue!

Zuzenean entzun nahi bagaituzue:

Igandero, 21:00etan eta astelehenero, 12:00etan

Hala Bedi 2n, FM-ko 88.8an

Eta gurekin harremanetan jarri nahi izanez gero:

euskalduntxarrak@gmail.com

No Fiutxur! – Antikomunismoa eta musika AEBtan

CommunistParty

Zati musikalean, AEBtara joko dugu. Bertako komunismoaren eta anti-komunismoaren inguruan arituko gara eta ondoren zenbait kantu umoretsu entzungo ditugu.

Alvaro Arrizabalaga arkeologoa elkarrizketatuko dugu eta urteko aurkikuntza garrantzitsu batez arituko gara: Ezkuzta aztarnategiko barillak.

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies