Bertxoko

 

Hala Bedi Irrati librearekin batera bertsolaritza eta umorea uztartzen duen irratsaio bat, asteazkenero, 20:00etan, urritik ekainera arte.

Azken Irratsaioak

No feed items found.

Harremanetan jartzeko

5 + 1 =

KULTURA

Hala Bedin

Euskalduntxarrok sareratu gara

6f401c40_earphonesIkasturtea hasi eta 4 hilabetera Euskalduntxarrok sarera ere iritsi gara. Beraz gure burua aurkeztuko dizuegu.

Gasteizko AEK euskaltegietan ikasten ari garen lagun koadrila gara Euskalduntxarrak. Aurreko ikasturtean, Hala Bedi irratian euskara ikasleon abenturen berri emango zuen irratsaio bat egiteko ideiarekin lapikoa berotu zitzaigun eta aurten, lotsa guztiak alde batera utzi eta Euskalduntxarrak irratsaioa jarri dugu martxan. Izan ere, gu zer gara? Euskaldun zaharrak? Ez. Euskaldun berriak? Berri-berriak ere ez. Orduan zer? Bada, euskaldun txarrak eta kitto!

Hemendik aurrera, gure irratsaioa entzun nahi baduzue, astero, podcastera igoko dugu eta hantxe aurkitu ahalko dituzue gure saio guztiak. Post honetan, aurreko astean egin genuen irratsaioa utzi dizuegu entzungai. Bertan, Irati Anda bertsolari eta eskalatzailea (beste hainbat konturen artean) izan genuen gonbidatu. Goza ezazue!

Zuzenean entzun nahi bagaituzue:

Igandero, 21:00etan eta astelehenero, 12:00etan

Hala Bedi 2n, FM-ko 88.8an

Eta gurekin harremanetan jarri nahi izanez gero:

euskalduntxarrak@gmail.com

No Fiutxur! – XX. mendeko musika jantziaren agonia. “Kartel Gorria” naziek okupatutako Frantzian

Sala_de_conciertos

Aurreko saioko ideiarekin jarraituz, oraingoan XX. mendean sartuko gara. XVII. mendetik hegemonikoa den musika egiteko lengoaia arrazional-burgesa krisian zegoen XIX. mendearen azken herenetik. Krisi horri erantzun ezberdinak eman zizkioten korronte kultural ezberdinek. Theodor Adorno filosofoaren argudiaketa jarraituz, garaiaren inguruan hausnarketa egingo dugu eta musika jantzia eta publikoaren artean eraiki zen zangari azalpena ematen saiatuko gara.

Bukatzeko, Josetxok II Mundu Gerrako Frantzia okupatura eramango gaitu. Bertan “Afixa Gorria” agertu zen, zibilizazioaren kontrako konspirazio judu-boltxebikearen aurpegi “terroristak” zabaldu zituena…

Gozatu!

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies