Bertxoko

 

Hala Bedi Irrati librearekin batera bertsolaritza eta umorea uztartzen duen irratsaio bat, asteazkenero, 20:00etan, urritik ekainera arte.

Azken Irratsaioak

Harremanetan jartzeko

12 + 1 =

KULTURA

Hala Bedin

Euskalduntxarrak 2018/10/10 Euskaraldiarekin bat!

Aupa Halabedizaleak!

Hona hemen aste honetako Euskalduntxarreen irratsaioa.

Aste honetan ez daukagu kolaboraziorik, baina bai gurekin egon dela Oier, Euskaraldia bultzatzen duen lagun bat. Beragatik euskaraldia zer den eta nola parte hartu ahal dugun oso argi geratu zaigu.

Momentuz ez dakigu zer rolarekin parte hartuko dugun, belarriprest edo ahobizi, baina azaroaren 23tik abenduaren 3ra euskaraz bizi izango gara.

Txiste ronda ere egin dugu eta aste honetan gure gonbidatuak irabazi du. Eskerrik asko Oier zure txisteagatik. Aupa entzuleak, eta bidali ezazue txisteren bat gure emailera (euskalduntxarrak@gmail.com)

Anima zaitezte Euskaraldian parte hartzen!!!

Euskalduntxarrak 2018/10/03 Gaztetxean Euskara ikasten!!!

Bi podcast jarraian!!! Aupa gu!!!

Aste honetan Alus egon da gurekin eta mendi-proposamen bat azaldu digu. Debagoienan, Aitzorrotz mendia igotzeko ibilbide polita eta erraza.

Ondoren Gaztetxetik hurbildu dira Euskara kurtsoko 2 irakasle ikastaroak nola egiten diren azaltzeko. Entzuleei parte hartzeko animatzera ere etorri dira. Ea ea ea, euskara klaseak Gaztetxean!!!

Gustatu ala ez, Euskalduntxarrok ere hemen gaude!!!

 

 

 

 

 

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies