Alai Bedi

Batez ere eskoletan eskaintza eginda, 6-12 urte inguruko neska-mutilak etortzen dira Hala Bedi irratira. Ordu beteko bisita egiten dute. Hasieran, irratiko estudioak erakusten zaizkie guraso eta seme-alabei; ondoren gurasoak kafe bat hartzera joaten dira, ordu bete beranduago haurren bila itzultzeko; haurrekin, 10 minututan, ipuin motz bat, txisteak, asmakizunak… ensaiatzen dira eta estudio batera sartuta Alai Bedi saio bat grabatzen dugu. Hurrengo astean igorri ohi da Hala Bedi Bi (FM 88.8) frekuentzian, larunbat edo igandean, 10:00etan.

Bestalde, guraso taldeekin watxap taldeak dauzkagu eginda eta, edozein unetan, mugikorrarekin grabatuz audio bat bidali dezakete guk irrati saioan erabiltzeko.

Harpidetu Alai Bedi irratsaiora

ALAI BEDI. Laura, Elaia, Uxue eta David:

Zer nolako irratsaioa honakoa! Odon de Apraizeko Uxuek olerki eder-edera, Zabalganako Elaiak asmakizunak eta errezeta… eta Laura eta Davidek abesten dakite…. errusieraz!!

Mintzanet bidez ezagututako Sebastián Amaya argentinarra ere agurtu dugu. Besarkada bat Gasteiztik, lagun!!

TVSOdmDE5RE9oMAp

2016-02-05 Enekorekin batera, elkarrizketa Karlos Almorza egiptologoari:

Odon de Apraiz ikastolako haurrek galderak bidali zizkiguten watxap bidez. Azkenean, saio honetan egin genizkion Karlos Almorzari eta ederki erantzun zituen. Eskerrik asko!

Eneko ere izan zen egun honetan irratian eta Egiptori buruzko beste galdera batzuk ere egin zizkion, bat-batean.

2016-01-31 Karlos, Sami, Uxue eta Blanca. Eriken asmakizunak eta Elycheiki elkarrizketa:

Aurreko astean Erik etorri zen eta asmakizun batzuk utzi zituen grabatuta. Nahiko lan izan du laukote honek erantzunak asmatzen… baina oso bizkorrak dira!

Bestalde, Laudion bizi den Elycheik gazte saharawiarrari elkarrizketa motza egin diote emaieran. Sami bera saharawia izanik, hassaniaz hitz egin dute pixka bat!

Gurekin harremanetan jartzeko:

1 + 2 =

KULTURA

Hala Bedin

Kasakatxan 3.24: Enseñando euskara en Polonia / Quince meses con el movimiento como motor de inspiración

Maialen Sobrino salió de Euskal Herria destino Varsovia en 2009, con una beca Erasmus bajo el brazo. Cinco años más tarde, las visitas y estancias en Polonia se han sucedido, visitas que ella  ha aprovechado para hacer difusión de nuestra lengua en aquel país, y para tender puentes con el pueblo Casubio, fieles defensores de su lengua y cultura.

 

 

Transhumante es una de las palabras preferidas de nuestro segundo invitado. Alex constituye la mitad de Puentes en el Aire, un espacio creativo producto de quince meses  de viaje por CanadáEstados UnidosMéxico y Guatemala. Quince  meses en los que Alex y Valen han trabajado recogiendo cerezaslimpiando habitaciones de hotel, haciendo la vendimia e intercambiando vídeos y fotos por alojamiento y comida. Quince  meses en los que han vivido en tiendas de campaña, en un coche, en decenas de habitaciones. Quince meses  de ponerse a prueba, descubrir, vivir en la incertidumbre, conocer gente y aprender nuevas verdades.

 

 

 

Poeta madarikatuak | Ondinen abestien bila [1×04]

   

Marrazkiak: Jules Verneren eleberriak, Henri de Montaut, Alphonse de Neuville.

Oraingoan, 80 egunetan munduari bira emango diogu, Mississippi ibaia itsasontziz zeharkatuko dugu edota munduaren erraietaraino helduko gara! Beno, gaurkoan nahiko erraz jarri dugu, ezta? Hizpidea literatura eta bidaiak izango da, eta beraz, autore andana jorratuko ditugu, eta baliteke bidaiei bigarren saiotxo bat eskaintzea, izan ere, hain da zabala gai hori…Horretarako, ibilaldi desberdinak jorratuko ditugu, izen klasikoak landuko ditugu, Jules Verne edo Mark Twain esaterako, izan ere, ezin zaizkigu fikziozko bidaiak ahaztu, Twainen Huckleberry Finn pertsonaiak Mississippin zehar egindakoa edota Nemo kapitainak Nautilus urpekarian egindakoak ere ez. Fikziotik errealitatera, eta gugandik gertuago dagoen garai batera hurbilduz, Ernesto Che Guevarak Hego Amerika motorrez gurutzatu zueneko bidaiaren inguruko zertzelada batzuk emango ditugu, askotan, errealitatea fikzioa baino interesgarriagoa izan daitekeelako.

Baina ez zaizkigu emakumeak ahazten, ez horixe, eta Mary Wollestonecraft eta Mary Shelley hementxe izango ditugu, eta esango duzue, Mary Shelleyk eta Mary Wollestonecraftek zer zerikusi daukate bidaiekin? Ezagunagoak dira, Wollestonecraft “Emakumeen eskubideen aldeko errebindikazioa” saiakeragatik eta Mary Shelley, haren alaba, “Frankenstein” eleberriagatik, baina, Eskandinaviara eta Italiara bidaiatu zuteneko istorioak interesgarriak direlakoan gaude, eta hori dela eta, bi autore hauen beste aurpegi berri bat aurkeztu nahi izan dizuegu.

Azkenik, bitxikeria gisa, eleberrietan oinarritutako mapak aurkeztuko dizkizuegu mapa horiek guztiak batzen dituzten bi eleberriren bidez. Ahalik eta gogotsuen Huckleberry Finn edo Jules Verneren eleberrien mapak deskribatzen saiatuko gara, baina onena, betiko moduan, esku artean edukitzea eta irakurzale onenen antzera, letrak banan-banan dastatzea da. Gozatu bidaiaz!

Irudia: Trazado, Un atlas literario. Andrew DeGraff, Daniel Harmon (2016).

Abestien/pelikulen zerrenda:

  • House Of Laughter – Blowfuse (Into the Spiral, 2013).
  • MIghty Man – Mark Knopfler (Tracker, 2015).
  • Diarios de motocicleta – Walter Salles (2004).
  • Cherry Bomb – The Runaways (The Runaways, 1976).
  • Robot Stop – King Gizzard & The Lizzard Wizard (Nonagon Infinity, 2016).

Liburuen zerrenda:

  • Into the wild (Hacia rutas salvajes) – John Krakauer (1996).
  • I Could Read the Sky (Sabía leer el cielo) – Timothy O’Grady, Steve Pyke (1997).
  • Voyages extraordinaires (Viajes extraordinarios) – Jules Verne (1828-1905).
  • Huckleberry Finn – Mark Twain (1884).
  • Notas de viaje – Ernesto Che Guevara (1951-52).
  • Cartas escritas en Suecia, Noruega y Dinamarca – Mary Wollestonecraft (1796).
  • Historia de una excursión de seis semanas – Mary Shelley (1817).
  • Trazado. Un atlas literario – Andrew DeGraff, Daniel Harmon (2016).
  • Maravillosos mundos literarios – AA.AA (2017).

 

Kasakatxan 3.23: Ana Briongos,cinco décadas mirando hacia Oriente /Antigua y Barbuda, las islas de barlovento

Ana Briongos, escritora y viajera, lleva cinco décadas deambulando por el mundo, con su brújula marcando siempre el Oriente. Más de media docena de libros ha sido el resultado de sus correrías por lugares como Afganistán, Irán o India En esta capítulo, desempolvamos la alfombra voladora y despegamos hacia ese Oriente repleto de bazares y con aroma a té humeante .Y aprovechamos la cercanía del Nowruz o año nuevo persa para charlar con Ana  del festival del primer día de la Primavera, el principio del Año iraní.

 

 

En la segunda parte volamos al Caribe. Iker Iriarte, gaijartzaile y viajamundos, nos lleva de viaje a Antigua y Barbuda, pertenecientes a lo que se ha dado en llamar islas de barlovento. Uno de los estados pertenecientes a las denominadas Antillas o América insular, donde nos pondremos a la sombra de los cocoteros antillanos con un Margarita en la mano .

 

MODA (Armentia 1. batxi)

Armentia Ikastolatik batxilergoko 1. mailako ikasleak etorri dira Hala Bedira, eztabaidarako duten gaitasuna mikrofonoetan erakustera. Entzun beheko podcast-a!

Gaur egun, fisikoarekiko obsesioa oso ohikoa da gazte zein helduen artean. Debate honetan antzeman daitekeen bezala, zenbait iritzi desberdin daude. Alde batetik, fisikoarekiko obsesioa gizarteak inposatutako kanonengatik dela pentsatzen duen “psikologo ospetsua” dago.  Horrez gain, modelo baten papera ere egin dugu, heziketa fisikoko irakaslearen papera eta pediatra baten papera antzeztu dugu, iritzi ezberdinak islatu ahal izateko.

Parte hartzaileak: Eider Herreros, Ainhoa Vazquez, Joanes Etxeberria, Nerea Balbás eta Igor Sousa.

GREBA (Armentia 1. batxi)

Armentia Ikastolatik batxilergoko 1. mailako ikasleak etorri dira Hala Bedira, eztabaidarako duten gaitasuna mikrofonoetan erakustera. Entzun beheko podcast-a!

Gure irratsaioan martxoak 8ko greba feministari buruz hitz egin dugu. Honetan bi pertsona (Mikel eta Elena) gizonezkoak manifestaziora joatearen alde daude eta beste bi (Asier eta Julene) honen kontra. Debatea aurrera eramateko, moderatzaileak (Iratxek) hainbat galdera egin ditu.

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies