Alai Bedi

Batez ere eskoletan eskaintza eginda, 6-12 urte inguruko neska-mutilak etortzen dira Hala Bedi irratira. Ordu beteko bisita egiten dute. Hasieran, irratiko estudioak erakusten zaizkie guraso eta seme-alabei; ondoren gurasoak kafe bat hartzera joaten dira, ordu bete beranduago haurren bila itzultzeko; haurrekin, 10 minututan, ipuin motz bat, txisteak, asmakizunak… ensaiatzen dira eta estudio batera sartuta Alai Bedi saio bat grabatzen dugu. Hurrengo astean igorri ohi da Hala Bedi Bi (FM 88.8) frekuentzian, larunbat edo igandean, 10:00etan.

Bestalde, guraso taldeekin watxap taldeak dauzkagu eginda eta, edozein unetan, mugikorrarekin grabatuz audio bat bidali dezakete guk irrati saioan erabiltzeko.

Harpidetu Alai Bedi irratsaiora

No Results Found

The page you requested could not be found. Try refining your search, or use the navigation above to locate the post.

Gurekin harremanetan jartzeko:

7 + 9 =

KULTURA

Hala Bedin

No Fiutxur! Albaola eta biolin tradizionala

Zati musikalean, Arkaitz Miner eta Juan Arriolak biolin tradizionala berreskuratzen saiatuz osatu duten diskoa entzungo dugu.

Ondoren, Albolara joango gara, Pasai San Pedron eraikitzen ari diren itsasontziari buruzko berri bila.

Azkenik, Xabik nobedade bibliografikoak ekarriko dizkigu.

On egin!

No Fiutxur! – Galeano, Guatemala eta Errepublikanismoa Euskal Herrian

Eduardo Galeanoren heriotza dela eta, omenaldi txiki bat. Ondoren, Unai Belaustegirekin elkarrizketa: 1868-1923 arteko errepublikanismoari buruz arituko gara berarekin.

Bukatzeko, Josetxo Otegiren kolaborazioa: Guatemala: errepublika bananerotik CIAk prestatutako inbasiora.

No Fiutxur! – Sobietar Batasunetik lapurtera klasikora

Portada-Doctrina-Cristiana-Esteve-Materra_EDIIMA20150216_0652_4

1920ko hamarkadako Sobietar Batasuneko musika ekarri dugu. Elkarrizketa. EHUko ikertzaile Dorota Krajewska elkarrizketatu dugu. Berarekin arituko gara lapurtera klasikoan idatzita aurkitu duten Doctrina Christiana, Esteve Materra-ren liburuari buruz. Azkenik, Jonkorekin arituko gara artea eta feminismoaren inguruan.

 

On egin!

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies