Alai Bedi

Batez ere eskoletan eskaintza eginda, 6-12 urte inguruko neska-mutilak etortzen dira Hala Bedi irratira. Ordu beteko bisita egiten dute. Hasieran, irratiko estudioak erakusten zaizkie guraso eta seme-alabei; ondoren gurasoak kafe bat hartzera joaten dira, ordu bete beranduago haurren bila itzultzeko; haurrekin, 10 minututan, ipuin motz bat, txisteak, asmakizunak… ensaiatzen dira eta estudio batera sartuta Alai Bedi saio bat grabatzen dugu. Hurrengo astean igorri ohi da Hala Bedi Bi (FM 88.8) frekuentzian, larunbat edo igandean, 10:00etan.

Bestalde, guraso taldeekin watxap taldeak dauzkagu eginda eta, edozein unetan, mugikorrarekin grabatuz audio bat bidali dezakete guk irrati saioan erabiltzeko.

Harpidetu Alai Bedi irratsaiora

Oinatz, Aiora eta Alazne. Elkarrizketa: Peio Murua fauna argazkilaria.

Arabako Mendialdetik etorri zitzaizkigun berriro hiru neska-mutil hauek: Cabredo, Orbiso eta Kanpezutik.

Bikain aritu ziren Aiora, Oinatz eta Alazne. Eta badakizue nori egin genion elkarrizketa? Ondategiko (Zigoitia) fauna argazkilari bati, Peio Muruari. Gazte honek (hemen bere blog-a) denetarik “harrapatzen” du bere kamerarekin!

Javi, Zigoitiko Liburutegiko arduraduna ere egon zen gurekin. Ikusi arte!

3ZyJYsLMerteJOlN

Hector, Hugo, Omar, Uxue Q. eta Uxue L. zuzenean:

Saio hau egiteko Hector aritu zen tekniko lanetan lehen aldiz!

Beste guztiek ere, gutxienez, bigarren aldia zuten Alai Bedin. Odon de Apraiz ikastolatik etortzen dira eta badute esperientzia, bertan Txutxu-Mutxu irratia egiten baitute. Nahi duzuenera arte kuadrila!!

Alai Bedi. Oihana, Aimar, Uxue eta Kenia zuzenean:

Aimar eta Uxuek gidatu zuten saioa, eta Kenia eta Oihanak ere lan txukuna egin zuten. Denetik izan genuen: asmakizunak, baratzerako aholkua, txistea…

Uxue Odon de Apraizetik eta beste hirurak Zabalganatik, guztiek zuten bigarren aldia Hala Bedi irratian. Esatari adituak ia-ia!! 20160309121952 DmXH4rhv

Gurekin harremanetan jartzeko:

8 + 3 =

KULTURA

Hala Bedin

Poeta madarikatuak | Matryoshketan sartutako istorioak [1×07]

Irudiak: Enriqueta irakurtzen, Liniers.

Igande honetan idazle guztiek erabili duten genero bat landuko dugu eleberri laburrez osatua dagoena eta izen esanguratsu asko jorratuko ditugu, haien artean Anton Chejov, Virginia Woolf, Urt Zubiaurre edo Eider Rodriguez daudelarik. Lerro gutxi batzuetan betiko iraun duten istorioak gelditzen zaizkigu, amaiera itxia edo irekia dutenak, luzeagoak edo motz-motzak…ba al dakizue zein izango den aste honetako hizpidea?

Ipuingintza! Hori da! Genero aski landua ia idazle ororen aldetik, idazten hasi ginenetik aurki daitekeena eta idazle famatu zein ezezagunagoek jorratu dutena. Hortaz, gaur, nola landuko dugu ipuingintza? Ba, sarreran, ipuin garrantzitsuenen zerrenda labur bat eskainiko dizuegu eta atzerriko literatura sekzioan bi idazle klasikoen obrak aztertuko ditugu, Alice Munro eta Anton Chejovenak, hain zuzen ere.

Aspaldiko partez, euskal literatura sekzioa izango dugu, kolaborazioz betea gainera, izan ere, Iban Zaldua etorri zaigu Gasteizko Irakurle Klubean landu duten lan baten inguruan mintzatzera, Urt Zubiaurreren Izenik gabeko lurrak ipuin-bilduma, alegia. Horretaz gain, kolaboratzaile berria dugu, Ion Urionabarrenetxea, euskal literatura sekzioa girotzera etorriko dena hilean behin. Gaurko saioan euskal ipuingintzaren historia laburra kontatuko digu eta hainbat idazleren obraz arituko da eta Harkaitz Canon arreta berezia jarriko du. Azkenik, literatura feminista atalean Eider Rodriguez eta Virginia Woolfen ipuinak landuko ditugu.

Abestien zerrenda:

  • 21st Century Digital Boy – Bad Religion (Against the grain, 1990).
  • Ibiltzeko gertu – Napoka iria (Arnasten ikasteko berriz, 2013).
  • Identity – X-Ray Spex (Germfree Adolescents, 1978).

Liburuen zerrenda:

  • Mila gau eta bat gehiago – Abu Abd-Allah Muhammad el-Gahshigar (IX. mendea).
  • Maitagarri-ipuinak – Charles Perrault (XVI. mendea).
  • Alhambrako ipuinak – Washington Irving (1829).
  • Ipuinak – Anton Chejov (1880-1885).
  • Zorion handiegia – Alice Munro (2012).
  • Izenik gabeko lurrak – Urt Zubiaurre (2016).
  • Norbait dabil sute-eskaileran (2001), Neguko zirkua (2005), Twist (2011) – Harkaitz Cano.
  • Haragia (2007), Katu jendea (2010), Bihotz handiegia (2017) – Eider Rodriguez.
  • Relatos completos – Virginia Woolf (2012).

Saioan landuko diren liburuetako batzuk.

KAKATZARRA 18; El Sugar Kultur Fest calienta la primavera

En esta ocasión nos visitó Andrés Bezares que nos habló de su espectáculo Antonio Remachado, un espectáculo tragicómico donde un ser humano lucha contra sí mismo, atrapado en las garras del actual sistema socioeconómico. Una situación que nos suena a todos, vamos.

También desde Judimendi quieren calentarnos con el Sugar Kultur Fest, que viene cargadito de llamaradas. Hablamos con Jon, miembro de Judimendikoak y organizador de este sugerente festival y con Sara Berasaluce, fotógrafa gasteiztarra que participa en estas jornadas, junto con nuestra artista y locutora fetiche Marina Suarez.

Y por último estuvimos con Ane Gebara, que presentó su trabajo de narración oral “HARRIEK KONTATU DIDATENA” en Oihaneder, uno de los frutos de las becas Gazte Sortzaileak 2017.

KAKATZARRA 17; La zsorra pelleja- Unplugged

Si te perdiste algún capitulo, si empezaste a seguirla y te perdiste por el camino, si te lo prohibió la médico o el cura y en un estado de enajenación mental les hiciste caso, o bien si te apetece rememorar algunos pasajes de  esta fantástica radionovela vasco-argentina, ahora puedes redimirte y escucharla de seguido. “La zorra pelleja” al completo. Sí, sí, la pueden escuchar “toáseguiá”. Disfrútenla.

De las múltiples voces y las diferentes personalidades de Ana, Cecilia, Eguzki, Nahike, “Moñi”,… Con todo nuestro cariño, eskerrik asko denoi!

Poeta madarikatuak | Literaturaren lubakiak [1×06]

       

Argazkiak: soldaduak I. Mundu Gerrako lubakietan (Somme, France, 1916. Fototeca Storica Nazionale. / Getty Images) eta Ingalaterrako Royal Legioa.

Arratsalde on entzuleok…bueno on ez dakit izango den gaurko gaia ikusita…ederki berdinduta egotea eta etxean goxo-goxo egotea espero dugu, izan ere, gaur gai latz eta tristea tokatzen zaigu. Azpigenero indartsu eta oparo bati buruz hitz egingo dugu, tamalez, gai honen inguruan hainbat eta hainbat liburu argitaratu dira…Gerra literatura dugu hizpide tristea!

Metraila, zauritu, suntsiketa, bonba eta tiroen artean emango dugu saioa, ea onik atera gaitezkeen. Hortaz, zer landuko dugu gaurko saioan? Ba, sarreran, gerra literaturak ekoiztutako autore eta liburu gogoangarrienak aipatuko ditugu baita literatura azpigenero honen ezaugarri nagusiak. Atzerriko literatura atalean, Iban Ruiz de Gauna etorri zaigu, aurreko hilabetean, distopien inguruko saioan Margaret Atwoodez hitz egin zuen, eta gaurkoan, Svetlana Aleksievich bezalako izen garrantzitsuaz arituko da eta bere obra nagusienak komentatuko dizkigu.Horretaz gain, eta nola ez, Lev Tolstoiz arituko gara, ezin baita gerra literaturari buruzko saiorik egin bere “Guda eta bakea” obra aipatu gabe.

Literatura feminista sekzioan, Irène Némirovsky autore ukraniarra eta bere bizitza latzari buruz arituko gara, baita bere talentu izugarriaz. Horretaz gain, Mercè Rodoredaren “La plaza del diamante” eleberriaz jardungo dugu eta gertuagoko autore baten inguruko datu batzuk emango ditugu. Azkenik, bitxikerien atalean, Irène Némirovskyren heriotza bitxiaz eta bere lanaren aurkikuntza zorizkoaz hitz egingo dugu. Halaber, Lev Tostoiren bitxikeri ugariak aurkeztuko dizkizuegu. Prest gaurko saioaren lubakietan sartzeko?

 

Abestien/pelikulen zerrenda:

  • They walked in line – Warsaw (Warsaw, 1981).
  • War and Peace (telesaila) – BBC (2016).
  • Don´t wait – Barbie Army (Barbie Army, 1991).
  • Suite Française (pelikula) – Saul Dibb (2015).
  • Fight for your life – The Samples (Demos & Singles, 1981-82).

Liburuen zerrenda:

  • Iliada – Homero ( c. K. a. VIII. mendea).
  • Henry V – William Shakespeare (c. 1599).
  • Sin novedad en el frente – Enrich Maria Remarque (1929).
  • Gerrak ez du emakume aurpegirik – Svetlana Aleksiévich (1985).
  • Guerra y paz – Lev Tolstoi (1867).
  • Suite française – Irène Némirovsky (1942-…).
  • La plaza del diamante – Mercè Rodoreda (1962).

                         

Argazkiak: saioan landutako liburuetako batzuen azalak.

Poeta madarikatuak | Ileak tentetzeko literatura [1×05]

                 

Irudiak: La cámara sangrienta – Angela Carter, Alejandra Acosta (2014ko ed.) eta La condesa sangrienta – Alejandra Pizarnik, Santiago Caruso (2009ko ed.).

Bosgarren saio honetan, munstro bat gertutik ezagutuko dugu eta jorratu dugun idazle baten obra garrantzitsuena ezagutuko dugu, edota kontu handiz ibili beharko gara beste munstro batek bere haginak gure lepoan sar ez ditzan…edo kondesa baten hilketa anitz eta odoltsuak ezagutuko ditugu…azal gogorra beharko duzue saiorako, abisatuta zaudete…bihotzetik sufritzen dutenentzat gomendagarria ez den saioa izango da, literatura gotikoari buruzkoa, hain zuzen ere.

 

Literatura gotikoa XVIII. mendean Ingalaterran sortu zen, eta Erromantizismoaren korrontearen baitan sortu zen, Ilustrazioaren ideiekin apurtu nahi zuen korrontean, hain zuzen ere. XIX. mendera arte iraun zuen bere loraldiak, garaiko modak aldatu baitziren eta bestelako genero batzuek indar handiagoa hartu zutelako. Baina, gaur egunera arte oihartzuna izan du eta guztiok ezagutzen ditugun obra garrantzitsuak sortu ziren genero honen baitan. Aipagarrienak: “Frankenstein”, “Dracula”, “Kondesa odoltsua”, “Usher etxearen gainbehera” edota “Carmilla” dira.

 

Nola landuko dugu hori guztia? Atzerriko literatura atalean, munstroen inguruko obra ezagunenak landuko ditugu, “Frankenstein” eta “Dracula”, alegia. Ostean, literatura gotikoan oso erabilia izan den ipuingintzaz hitz egingo dugu, Edgar Allan Poeren eskutik. Literatura feministan, Angela Carterren ipuin beldurgarri eta odoltsuak gertutik ikusiko ditugu baita Alejandra Pizarnikek idatzitako eleberri zinez beldurgarri eta ahaztezina ere. “Carmilla” ipuin deserosoan ere, sartuko gara, nahiz eta Sheridan Le Fanuk idatzia izan, gizon batek, garairako ezohikoa den harreman-mota bertan garatu zuen, eta interesgarria delakoan gaude. Eta azkenik, Beñat Perez etorriko zaigu, berriz ere, literatura gotikoan oinarritutako abesti bitxiak eskaintzera.

Abestien zerrenda:

  • Golden Age – Union Carbide Productions (From influence to ignorance, 1991).
  • One beat – Sleater Kinney (One beat, 2002).
  • Human fly – The Cramps (Bad music for bad people, 1990).
  • Dracula ye, ye – Doctor Explosión (1996).

Liburuen/pelikulen zerrenda:

  • Frankenstein – Mary Shelley (1818).
  • Frankenstein (pelikula) – James Whale (1931).
  • Dracula – Bram Stoker (1897).
  • The fall of the house of Usher (Usher etxearen gainbehera) (1839), The Black Cat (Katu beltza) (1843) – Edgar Allan Poe.
  • The bloody chamber (La cámara sangrienta) – Angela Carter (1979).
  • The bloody countess (La condesa sangrienta) – Alejandra Pizarnik (1966).
  • The countess (pelikula) – July Delpy (2009).
  • Carmilla – Sheridan Le Fanu (1872).
  • Re-Animator – Stuart Gordon (1985).

                           

Irudiak: Frankenstein – Mary Shelley (1831ko ed.) eta Carmilla – Sheridan Le Fanu (1872).

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies