Alai Bedi

Batez ere eskoletan eskaintza eginda, 6-12 urte inguruko neska-mutilak etortzen dira Hala Bedi irratira. Ordu beteko bisita egiten dute. Hasieran, irratiko estudioak erakusten zaizkie guraso eta seme-alabei; ondoren gurasoak kafe bat hartzera joaten dira, ordu bete beranduago haurren bila itzultzeko; haurrekin, 10 minututan, ipuin motz bat, txisteak, asmakizunak… ensaiatzen dira eta estudio batera sartuta Alai Bedi saio bat grabatzen dugu. Hurrengo astean igorri ohi da Hala Bedi Bi (FM 88.8) frekuentzian, larunbat edo igandean, 10:00etan.

Bestalde, guraso taldeekin watxap taldeak dauzkagu eginda eta, edozein unetan, mugikorrarekin grabatuz audio bat bidali dezakete guk irrati saioan erabiltzeko.

Harpidetu Alai Bedi irratsaiora

Eider, Edurne eta Daniel:

Ikasturte honetan Gorbea Eskolako (Gopegi) neska-mutilak etortzen hasi dira. Zigoitiko eta Zuiako ikasleak, adibidez. Aupa! Ari gara beste taldetxo bat osatzen Gorbeialdeko umeekin!

Saio honetan Edurne eta Eider entzun ahalko dituzu, lehen aldiz irratian ederki lan egiten. Bita Daniel ere, Gasteizko Odon de Apraiz ikastolakoa, pasa den urtean apuntatu arren ezin izan zuen etorri eta.

Maddi, Eneko eta Uxune. Elkarrizketa: Mikel Ezkerro, Mairulegorretako dokumentalaz

photo280618706716960866Berriro itzuli dira Alai Bedira gure hiru lagun onak, Maddi, Eneko eta Uxue. Maddik berak sortutako ipuina ekarri zuen, Uxunek txisteak kontatu dizkigu eta Enekok kritika literarioa egin du Toti Martinez de Lezearen ipuin baten inguruan.

Horretaz gain, Mikel Ezkerro dokumentalgilea izan dugu programan. Hiru neska-mutilek elkarrizketa egin diote Mairuelegorretari egin duen dokumentalari buruz.

 

Imanol Urbietaz saio berezia. Naiara, Eneko, Oier, Aritz eta Uxue:

Zendu berri da euskaldun askoren haurtzaroari musika jarri zion gizona, Imanol Urbieta, eta berari eskaini diogu gaurko saioa. Izan ere Uxue Lopez de Okariz oso langile ibili da! Biografia ekarri digu prestatuta eta bere abestiak ere bai USB batean!

Bestalde, Eneko eta Naiara etorri dira aspaldiko partez… eta Oier eta Aritz esatari berriak ezagutu ditugu! Aupa, artistak!!

photo280618706716960854

Uxue Q, Maddi, Uxue E. eta Izaro:

Hasi dugu ikasturtea!!

2016-2017 ikasturteko lehen irratsaioa duzu hemen entzungai. Irailaren 25ean igorritakoa, EAEko hauteskundeen egunean bertan. Gasteizko umeei galdetuta… Miren eta Pili Zabala ezagutzen omen dituzte. Ea ze emaitza entzuten ditugun arratsean!

Saioan zehar denetarik entzun ahalko duzu: udaran egindako bidaiak, txisteak… Irati Andari buruzkoak, musika instrumentuei, antzinako gizakiei eta galzorian dauden espezieei buruzkoak… Gauza ugari ekarri zuten lau neskato hauek etxetik prestatuta!!

Bestalde, bHITZikeriak atal berria hasi dugu aurten. Saio honetan urtaro honi deitzeko hitzik onena zein den erabaki dugu: udazkena, larrazkena, neguantza edo udagoiena. Zein ote da politena?

photo280618706716960852

Alai Bedi irratsaioak laguntzaileak behar ditu

Orain dela hiru urte jaio zen Alai Bedi irratsaioa, 6 urtetik 12 urtera arteko umeekin egiten den irratsaioa. Ikastola ezberdinetako umeekin egiten den irratsaioa da, eta, normalean, asteburuetan grabatzen da asteburuetan ere emititzeko. Txikienekin euskara hutsean irratsaio bateratu bat egiteko aukera ez dago egunero, horretarako, guraso askoren konpromisoa eta konfiantza dute Alai Bedi irratsaiotik. Oraingoan, laguntzaile bila dabiltza, astean minutu/ordu gutxiko konpromisoa eskatuko lukeena.

Irrati batean inoiz ibili ez bazara, hona hemen aukera. Probatzeko hasieran, errepikatzeko hurrengo egunean, eta, zergatik ez, irratsaioarekin konpromisoa hartzeko hurrengo hilabetean. Interesik baldin badaukazu eta Hala Bediko proiektuan hasi nahi baduzu, idatzi alaibedi@halabedi.eus-era.

Izaro, Uxue Etxeberria eta Uxue Quintana:

Iritsi gara amaierara!! 2015-2016 ikasturteko AZKEN saioa duzu hemen entzungai. Agurainen ospatuko den Araba Euskaraz aipatu dugu saio honetan… beste gauza askoren artean!!

Irailean ikusiko dugu elkar berriro!! Beno, Gasteizko jaietan agian… 🙂

Kontaktatzeko: alaibedi@halabedi.eus

Eta adi @alaibedi twitter kontuari!

2015-2016azkensaioa

Gurekin harremanetan jartzeko:

13 + 6 =

KULTURA

Hala Bedin

Kasakatxan 3.25: Un viaje acrobático / Los sonidos del mundo árabe

Nos vamos de viaje con los Acosta… Y no nos referimos al pequeño pueblo zigoitiano, sino a los hermanos Ortzi y Aitor.Ortzi Acosta nos lleva haciendo acrobacias por Las Vegas, Los Ángeles. Quebec, Japón, New Zeland y Australia de la mando del Circo del Sol.

 

Aitor Acosta nos acercará al mundo árabe, trazando un viaje sonoro por Marruecos, Túnez, Egipto, Líbano, Siria, Kuwait, Bahrain, Yemen y Sudan, junto a Fermin Muguruza y su proyecto Next Music Station.

 

 

 

 

Poeta madarikatuak | Heroiak, binetak eta onomatopeiak [1×08]

                

Irudiak: Paper Girls #1 – Brian K. Vaughan, Cliff Chiang eta Monstress – Marjorie Liu, Sana Takeda.

Ongi etorri berriz ere Poeta madarikatuak irratsaiora! Jada zortzigarren saioa! Hona hemen gaurkoan landuko duguna: Tintin bezalako pertsonaia ezaguna gurean edukiko dugu, edo gaurko arora hurbilduz, Paper Girls izeneko obra landuko dugu, eta Argentinatik eratorria den Liniersen lana ezagutuko dugu. Bueno, Tintin aipatuta, uste dut erraza dela gaurko mintzagaia asmatzea, ezta? Bai, ba! Komikigintzaz jardungo dugu igande honetan, izan ere, narratiba aski landu dugu, azpigenero askotan murgildu gara, baina beste generoak ere landu nahi ditugu, eta horrenbestez, ezin zaizkigu komikiak ahaztu.

Beno, gai hau gertuagokoa izango da entzule askorentzat, niretzat ere bai, izan ere, nork ez du bere bizitzan komikiren bat irakurri? Nire oroimenean beti geldituko dira txikitan irakurritako Mortadelo eta Filemón, Odio, 13 del Rue del Percebe, Tintinen abenturak edota Batmanen abenturak. Geroago, nerabezaroan eta helduagoa nintzela bestelako komikiak irakurtzen hasi eta gogoangarrienak Sandman, Maus, Persepolis, Ghost World, Transmetropolitan, Paper Girls, Saga edota Akira izan ziren.

Ba gaurkoan, horietako asko landuko ditugu, sarrera honetan sortu ziren lehenengo komikiak aipatuko ditugu, baita generoaren klasikotzat hartzen direnak ere. Atzerriko literatura sekzioan, Alan Mooreren V Vendetta eta Warren Ellisen Transmetropolitan lanak landuko ditugu, obra aski ezagunak generoaren maitale ororentzat. Ostean, euskal literatura atalean, Iñaki Martiarenaren Zarrakamalda eta Javier de Isasiren Baleak ikusi ditut lanak jorratuko ditugu.

Literatura feministan, esan beharra dago komikigintza ia gaur egun arte gizonen mundua izan dela baina, beti bezala emakumeen presentzia aldarrikatzera gatoz, hortaz, Marjane Satrapiren Persepolis, Brian K. Vaughanen Saga eta Paper Girls eta Marjorie Liu eta Sana Takedaren Monstress landuko ditugu. Azkenik, gomendio gehigarri batzuk emango dizkizuegu, haien artean Maus, Ms Marvel, Ghost World eta Liniersen obra daudelarik.

Abestien zerrenda:

  • Sonic reducer – Dead Boys (Young, Loud and Snotty, 1977).
  • Zu atrapatu arte – Kortatu (Kortatu, 1985).
  • Deceptacon – Le Tigre (Le Tigre, 1999).

Liburuen/pelikulen zerrenda:

  • Histoire de Monsieur Cryptogame -Rodolphe Töpffer (1830).
  • The Yellow Kid – R. F. Outcault (1898).
  • Tintinen abenturak – Georges Remi Hergé (1930-1970).
  • Watchmen – Allam Moore, Dave Gibbons (1986-87).
  • Akira – Katsuhiro Otomo (1982-1990).
  • V Vendetta – Allam Moore, David Lloyd (1982-88).
  • Transmetropolitan – Warren Ellis, Darick Robertson (1997-2000).
  • Zarrakamalda – Iñaki Martiarena (2016).
  • Baleak ikusi ditut – Javier de Isusi (2014).
  • Persepolis – Marjane Satrapi (2000).
  • Paper Girls, Saga (abian) – Brian K. Vaughan, Cliff Chiang, Fiona Staples.
  • Monstress (abian) – Marjorie Liu, Sana Takeda.
  • Maus – Art Spiegelman (1980).
  • Macanudo (abian) – Liniers.
  • Ghost World – Daniel Clowes (1997).

 

Irudiak: saioan landuko diren komikietako batzuk.

KAKATZARRA 21; eL eNTRETENIMIENTO.

Entrevistamos a los miembros de Sleepwalk Collective, una premiada compañía internacional de live-art y teatro experimental, que crea intimas experiencias escénicas. Iara Solano y Sammy Metcalfe, nos hablan de su trayectoria, sus nuevos proyectos artísticos y nos presentan la pieza sonora que podéis escuchar a continuación. 

EL ENTRETENIMIENTO es una experiencia intensamente sensorial y seductora que se pregunta acerca de qué buscamos en el entretenimiento y de lo que éste puede querer de nosotros. Un baile hipnótico hacia los límites del placer y la sobre-estimulación, que rinde un inquietante e indiscreto tributo a nuestros deseos más privados… El sueño erótico de un escapista que lidia soñolientamente con las excitaciones y aburrimientos del siglo XXI; el rumor soporífero de la comunicación masiva; el abrazo cálido de la televisión. Se recomienda escuchar esta pieza sonora, que forma parte del espectáculo del mismo nombre, bajo la intimidad de unos auriculares.

Campilloko gazteak Bidezko Merkataritzaz

Kaixo Entzule!! Gaurkoan saio berezia daukagu zuentzat. Landatxon ikastaro bat egiten aritu diren neska-mutilak etorri dira gurera eta Bidezko Merkataritzari buruz hitz egin digute. Zehazki Pio XII kalean dagoen Medicus Mundi dendara egindako bisitaz hitz egin dugu, baina baita Vandana Shiva pentsalariaz… eta beste gauza askori buruz ere! Espero dugu saioa gustatzea!

 

KAKATZARRA 20; Buceando en aguas extrañas

Nos sumergimos en la música experimental de la mano de Garazi Gorostiaga, que nos lleva de la aleta por esos términos submarinos tan desconocidos para unas buceadoras tan novatas como nosotras, hacia las profundas aguas del ambient, del noise, del drone,… Presenta su disco Irauten, en el Atari del mes de Abril, en visperas del Santo Meón.

Hablamos también sobre una nueva escuela de teatro, musical, cine y TV, que recientemente ha abierto sus puertas en el barrio de Salburua, Escuela Edita. Su directora Izaskun Zubillaga nos cuenta los pormenores.

Y también recibimos a Maite Pinedo, una actriz y clown que está acabando sus estudios en la Escuela Internacional de mimo corporal dramático de París.

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies