Alai Bedi

Batez ere eskoletan eskaintza eginda, 6-12 urte inguruko neska-mutilak etortzen dira Hala Bedi irratira. Ordu beteko bisita egiten dute. Hasieran, irratiko estudioak erakusten zaizkie guraso eta seme-alabei; ondoren gurasoak kafe bat hartzera joaten dira, ordu bete beranduago haurren bila itzultzeko; haurrekin, 10 minututan, ipuin motz bat, txisteak, asmakizunak… ensaiatzen dira eta estudio batera sartuta Alai Bedi saio bat grabatzen dugu. Hurrengo astean igorri ohi da Hala Bedi Bi (FM 88.8) frekuentzian, larunbat edo igandean, 10:00etan.

Bestalde, guraso taldeekin watxap taldeak dauzkagu eginda eta, edozein unetan, mugikorrarekin grabatuz audio bat bidali dezakete guk irrati saioan erabiltzeko.

Harpidetu Alai Bedi irratsaiora

Alai Bedi: Maddi, Ekaitz eta Iraitz zuzenean

Urte berri on!!

2017a fuerte hasi dugu, zuzeneko irratsaio batekin!! Gainera, Iraitz teknikari lanetan izan dugu! Ekaitzek ipuin baten gomendioa egin digu, Maddik mendi ibilaldi bat proposatu digu eta Iraitzek azken albisteak irakurri dizkigu ALEA.eus webgunetik!

Gabonetan jasotako opariak? Ez ditugu aipatu ere!

Urte berri on!!

Alai Bedi: Maixi eta Maialen. ELKARRIZKETA: Koldo Zubizarreta

Imaginatzen duzue urte oso bat bidaiatzen ematea, bizikletaz, Latinoamerikan zehar? Bada, horixe egin zuten Koldo eta Ainhoak!!

Irratsaio honetan Maixi eta Maialenek galderak egingo dizkiote Koldori, bidaia nolakoa izan zen ulertzeko. Argazki ugari deskribatuko ditugu irratsaio honetan, nahi baduzu entzuten duzun bitartean argazkiak ikusi ditzakezu blog honetan! Gozatu bidaiaz!!

whatsapp-image-2016-11-20-at-11-58-35 42

EUSKARAREN EGUNA: Uxue, Malen, Lide eta Izaro

Zuzeneko saioa egin dugu gaur goizean!

Kantari karaoke ekimenean egon ziren lau neska hauek ederki osatu dute gaurko saioa!

Hugok watxapez bidali zigun ipuina ere kontatu dugu, Euskararen Egunaz aritu gara… eta beste gauza askoren artean… zozketa izan dugu!!

Datorren asteartean (abenduak 6) Pirritx, Porrotx eta Marimototsen saiora joateko 4 sarrera zozketatu ditugu. Buesa arenan izango da eta bi saio egongo dira: bat 12:00etan eta bestea arratsaldean, 17:3oetan.

1-kantari-gasteiz-4-saioa-12_content whatsapp-image-2016-12-02-at-09-37-30 whatsapp-image-2016-12-02-at-09-44-55

Eider, Edurne eta Daniel:

Ikasturte honetan Gorbea Eskolako (Gopegi) neska-mutilak etortzen hasi dira. Zigoitiko eta Zuiako ikasleak, adibidez. Aupa! Ari gara beste taldetxo bat osatzen Gorbeialdeko umeekin!

Saio honetan Edurne eta Eider entzun ahalko dituzu, lehen aldiz irratian ederki lan egiten. Bita Daniel ere, Gasteizko Odon de Apraiz ikastolakoa, pasa den urtean apuntatu arren ezin izan zuen etorri eta.

Gurekin harremanetan jartzeko:

7 + 9 =

KULTURA

Hala Bedin

KOLONIZAZIOA (Armentia 1. batxi)

Armentia Ikastolatik batxilergoko 1. mailako ikasleak etorri dira Hala Bedira, eztabaidarako duten gaitasuna mikrofonoetan erakustera. Entzun beheko podcast-a!

Hurrengo debate honetan kolonizazioari buruz hitz egingo da. Planetak, sateliteak eta asteroideak helburu eta helmuga garrantzitsu bihurtu dira azken urteetan. Gai honetan gehiago sakonduz, etorkizunean Marte gizakiaren bizitokia izan daitekeen eztabaidatuko dugu. Gai hau jorratzeko, Neil Armstrong astronauta, Lexuri Gonzalez de Heredia filosofoa, JL dibulgatzaile ezaguna etorri dira gure irratira eta Mikel Bengoetxea moderatzailea.

Parte hartzaileak: Joseba Guerenabarrena, Lexuri Gonzalez de Heredia, Mikel Bengoetxea eta Alex Ocio.

ARMAK (Armentia 1. batxi)

Armentia Ikastolatik batxilergoko 1. mailako ikasleak etorri dira Hala Bedira, eztabaidarako duten gaitasuna mikrofonoetan erakustera. Entzun beheko podcast-a!

Guk armei buruzko eztabaida egin dugu eta honetan hainbat ikuspuntu ezberdin egon dira. Alde batetik, armen alde dagoen ikaslea, bestetik, armen kontra dagoen ikaslea eta azkenik armak onartzen dituena baina bakarrik esparru batzuetan. Eztabaida honetan jorratu ditugun puntuak honako hauek dira; Estatu Batuetako armei buruzko legeak, Donald Trumpek ezarri nahi dituen lege berriak eta armarik gabeko bizitzaren aurrean nola konponduko ginatekeen.

Parte hartzaileak: Alba Perez, Ainhoa Barrio eta Irati Garitano izan dira.

ESTEREOTIPOAK (Armentia 1. batxi)

Armentia Ikastolatik batxilergoko 1. mailako ikasleak etorri dira Hala Bedira, eztabaidarako duten gaitasuna mikrofonoetan erakustera. Entzun beheko podcast-a!

Alex Ramirez, Jokin Campo, Nagore Abad, Uxue Zurbano eta Aroa Arrizubietak eskainitako tertulia honetan estetikarekiko obsesioa da gai nagusi. Bertan, modelo izateaz, depilazioaz, iragarkiez eta abarrez hitz egingo dute, gai hauekiko dauzkaten jarrera ezberdinak erakutsiz. Bukaeran, adostasun batera helduko dira eta ohartuko dira berez guztiz barneratua dugula obsesio hau, estereotipoak… Eta hori aldatu beharreko zerbait dela.

Parte hartzaileak: Alex Ramirez, Aroa Arrizubieta eta Uxue Zurbano.

BOTILOIA (Armentia 1. batxi)

Armentia Ikastolatik batxilergoko 1. mailako ikasleak etorri dira Hala Bedira, eztabaidarako duten gaitasuna mikrofonoetan erakustera. Entzun beheko podcast-a!

Gure gaia botiloia da. Gai honi buruz, gaur egun asko hitz egiten da. Botiloia gazteek kalean alkohola edateari deitzen zaio, gazte guztiak parkean lurrean eseri eta inongo helburu barik edateari. Gure kasuan, zahar batek botiloaiaren erruz ezin duela deskantxatu dio eta gazteak hori ez dela beraien errua erantzuten dio, hau da, zaharra botiloiaren kontra dago eta gaztea, berriz, botiloiaren alde. Debatearen amaieran, akordio batera iristen dira bi elkarrizketatuak.

Parte hartzaileak: Ivan Seisas, Julen Gerrikaetxebarria eta Unai Lopez de Alda.

165. Alai Bedi: Uxue, Izaro eta Unai

Kaixo entzule!!

Begira ze saio ederra osatu genuen pasa den asteburuan, Uxue Etxeberria etorri zitzaigun aspaldiko partez, ze poza! Eta Unai eta Izaro ere tope dabiltza, ia hilabetero irratsaio bat egiten… artistak zarete!!

Gogoratu, Alai Bedi irratsaioan parte hartu nahi baduzu alaibedi@halabedi.eus helbidera email bat bidaltzea besterik ez duzu egin behar. Sakatu play botoia eta gozatu podcastarekin! Ondo izan!!

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies