Alai Bedi

Batez ere eskoletan eskaintza eginda, 6-12 urte inguruko neska-mutilak etortzen dira Hala Bedi irratira. Ordu beteko bisita egiten dute. Hasieran, irratiko estudioak erakusten zaizkie guraso eta seme-alabei; ondoren gurasoak kafe bat hartzera joaten dira, ordu bete beranduago haurren bila itzultzeko; haurrekin, 10 minututan, ipuin motz bat, txisteak, asmakizunak… ensaiatzen dira eta estudio batera sartuta Alai Bedi saio bat grabatzen dugu. Hurrengo astean igorri ohi da Hala Bedi Bi (FM 88.8) frekuentzian, larunbat edo igandean, 10:00etan.

Bestalde, guraso taldeekin watxap taldeak dauzkagu eginda eta, edozein unetan, mugikorrarekin grabatuz audio bat bidali dezakete guk irrati saioan erabiltzeko.

Harpidetu Alai Bedi irratsaiora

156. Alai Bedi: Izar, Ekaitz eta Ilargi. ELKARRIZKETA: Uzuri Albizu matematikaria

Kaixo guztioi!

Gaurko irratsaioan Izar eta Ekaitz izan ditugu, irratian gero eta hobeto lan egiten duten bi esatari. Eta Ilargi ere etorri zaigu lehen aldiz, ongi etorri! Lehen eguna izateko oso ondo aritu zara!

Hasteko, Izarrek 3 txiste ekarri dizkigu, matematikarekin lotuak hirurak. Izan ere, gaur irratira etorri zaigun aditua matematikaria da! Eskerrik asko Uzuri bisitagatik! Asko ikasi dugu!!

154. Alai Bedi: Naroa, Nahia, Irene, Asier eta Ekaitz. ELKARRIZKETA: Irantzu Lekue artistari

Kaixo lagunok!!

Gaurkoan hiru esatari berri izan ditugu, lehen aldiz Urkide ikastetxetik gainera, ongi etorri Irene, Nahia eta Naroa!

Eta beste bi esatari beterano ere izan ditugu, Asier eta Ekaitz, beti bezala etxetik gauzak ekarri dituzte prestatuta, artistak zarete!!

Eta artista, baita ere… gure gaurko elkarrizketatua! Irantzu Lekue gure irratsaiora etortzea lortu dugu! Entzun, entzun, ze galdera eta erantzun onak izan diren irratsaioan zehar!

152. Alai Bedi: Uxue E., Izar eta Ekaitz

Saio honetan esatari berria izan dugu, ongi etorri Ekaitz!!

Izar eta Uxuerekin batera gauza mordoa aipatu ditugu irratsaio honetan: eskolako azterketak eta irtenaldiak, etxean eduitzeko moduko animaliak… Asmakizunak ere entzun ahalko dituzue, zinemari buruz ere aritu gara eta ipuin inprobisatu bat asmatu dugu dado magikoak erabiliz!

Espero dugu irratsaioa gustatzea, hurrengora arte!

151. Alai Bedi: Marvellous, Uxue Eh., Izaro eta Peio

Kaixo!!

Gaurko saioan esatari berria izan dugu, super ongi etorri Uxue!! Amaieran esan digu erraza dela irratian lan egitea, beraz laster itzuliko dela pentsatzen dugu!

Eta ohitura daukaten esatariek, normala denez, etxetik gauzak ekarri dizkigute prestatuta. Ez dakizue zelako ipuinak eta poemak! Entzun, entzun artista hauei!

149. Alai Bedi: Mattin, Urtzi, Eneko, Izar eta Hodei. ELKARRIZKETA: Amaia Caro malakologoari

Kaixo entzule!!

149. Alai Bedi saioan elkarrizketa egin diogu Amaia Caro ikerlari gasteiztarrari. Zer ikertzen duen? Ez dakizu zer den malakologo bat? Ba entzun irratsaioa eta ikasiko duzu!!

Gainera esatari guztiek lehen eguna zuten gaur. Ongi etorri kuadrila!! Ze ondo egiten duten dantza Umandiko haurrek, hori ezingo dute ikusi podcastaren beste aldekoek 🙂

Eman play-ri eta gozatu… katuek bezala…

Hurren arte!

 

 

147. Alai Bedi: Naiara, Eneko eta Unax

Kaixo lagunok!

Hementxe duzue Alai Bediren 147. saioa, 2017-2018 ikasturteko bigarrena! Erdi Aroko azoka aipatu dugu, Big Bang-a… Bazenekien izarren hautsa baino ez garela? Baina hauts dibertigarria, txisteak eta ipuinak kontatzen dakigu…

Espero dugu gustatzea, eman play audioari!

146. Alai Bedi: Marvellous, Alazne, Izaro, Peio eta Uxue E.

Kaixo! Ikasturte berri on!!

Hementxe duzu 2017-2018ko Alai Bediren lehen saioa. Bost neska-mutil izan genituen, guztiak artistak, etxetik gauzak prestatuta ekarri zituztenak, eta bestalde… elkarrizketa bat egin genuen! Nori? Josu Santamarina arkeologoari! Eskerrik asko Josu!!

Espero dugu irratsaio hau gustatzea, aurten gure irratsaioan apuntatu nahi baduzu (6-12 urteko pertsonak) helbide honetara idatzi dezakezu informazio eske: alaibedi@halabedi.eus

Alai Bedi: Argantzunekoak irratira (handiak)

Hiru astez irrati eramangarria Argantzun Ikastolara hurbildu ondoren, azken saioan udalekuetako umeak Gasteizera etorri ziren! Nabari da praktika hartua zutela eta benetako irrati batean egonda, oso serio hartu dute lana… Irratsaio bikaina duzue hemen entzungai, gozatu!

Mila esker begiraleei ere, antolakuntza oso erosoa izan da zuekin!

Ondo bukatu udara eta hurren arte guztioi!!

Alai Bedi: Argantzunekoak irratira (txikiak)

Hiru astez irrati eramangarria Argantzun Ikastolara hurbildu ondoren, azken saioan udalekuetako umeak Gasteizera etorri ziren! Nabari da praktika hartua zutela eta benetako irrati batean egonda, oso serio hartu dute lana… Irratsaio bikaina duzue hemen entzungai, gozatu!

Mila esker begiraleei ere, antolakuntza oso erosoa izan da zuekin!

Ondo bukatu udara eta hurren arte guztioi!!

Alai Bedi Trebiñun (handiak)

Kaixo guztioi!!

Zer uste zenuten? Udara iritsi eta Alai Bedi erabat geldituko zela? Ez ba! Argantzuneko Udaletik abisatu ziguten neska-mutil pila bat egoten direla udaran eta ea irrati tresneria eramangarria hurbilduko genuen bertara. Jakina baietz!!

Eta ez gara damutu, ez horixe. Esatari on pila bat aurkitu ditugu bertan. 6-12 urte bitarteko 36 ume zirenez, lehenengo txikiekin egin genuen saio bat eta, ondoren, bertsolaritza tailerretik atera berri ziren handiekin beste saio bat grabatu genuen. Handien saioa duzue hau (txikiak hemen).

Datorren ostiralean berriro joango gara eta hurrengo astean… beraiek etorriko dira Hala Bediren estudioa barrutik ezagutzera!

Alai Bedi Trebiñun! Argantzungo Udalekuak

Kaixo guztioi!!

Zer uste zenuten? Udara iritsi eta Alai Bedi erabat geldituko zela? Ez ba! Argantzuneko Udaletik abisatu ziguten neska-mutil pila bat egoten direla udaran eta ea irrati tresneria eramangarria hurbilduko genuen bertara. Jakina baietz!!

Eta ez gara damutu, ez horixe. Esatari on pila bat aurkitu ditugu bertan. 6-12 urte bitarteko 36 ume zirenez, lehenengo txikiekin egin genuen saio bat eta, ondoren, bertsolaritza tailerretik atera berri ziren handiekin beste saio bat grabatu genuen. Txikien saioa duzue hau (handiak hemen).

Datorren ostiralean berriro joango gara eta hurrengo astean… beraiek etorriko dira Hala Bediren estudioa barrutik ezagutzera!

Gurekin harremanetan jartzeko:

12 + 9 =

KULTURA

Hala Bedin

Kasakatxan 3.28: Una road manager de gira por el yankee / Tíbet Oriental a pedales

Nos vamos de viaje con una auténtica road manager, Dorleta Rata Jones, quien se cruzó durante tres giras gran parte de los Estados Unidos, acompañando al grupo CápsulaCarretera, locales, moteles, y ese aura que rodea al mundo del rock and roll yankee. Let’s go…

 

Con Gerard Castella  nos embarcamos en una  travesía sobre ruedas por el Tibet Oriental.Con él recorreremos las antiguas provincias tibetanas de Kham y Amdo, en las provincias chinas de Qinghai y Sichuan. Ciclaremos a través de pistas y senderos para comer Tsampa junto a los nómadas Golok del altiplano, colarnos en sagrados monasterios, escalar un sinfín de puertos a más de 4.000 metros y pernoctar en yurtas hechas con lana de yak.

 

 

Poeta madarikatuak | Oholtza gaineko literatura [1×11]

                                        

Irudiak: Penguin argitaletxeak egindako Shakespeare bilduma.

Orain arte landu ez dugun estilo bat jorratuko dugu, elkarrizketaz josia dagoena eta aktoreak behar dituena. William Shakespearek, Federico García Lorcak, Dario Fok edo Samuel Beckettek berak idatzitakoa eta drama, satira, umorea edota tragediak kontatzen dituena. Beno, ez da batere zaila, ezta? Igande honetan antzerkigintza jorratuko dugu, bai horixe!

Eta nola landuko dugu genero zabal eta interesgarri hau? Ba, hasiera honetan antzerkiak ekoiztu dituen obrarik esanguratsuenak helaraziko dizkizuegu, beno zerrenda xume bat egingo dugu, jakinda asko eta asko kanpoan gelditzen direla, baina ezinezkoa da antzerki obra on guztiak aipatzea. Ostean, atzerriko literatura sekzioan antzerkigintzan jardun izan duten hiru izen handi landuko ditugu: William Shakespeare, Federico García Lorca eta Samuel Beckett.

Euskal literatura sekzioan elkarrizketa bat burutuko dugu, Xabier Amuriza elkarrizketatuko dugu, berriki argitaratu duen eleberri berriaz hitz egiteko, Neska bat leku inposiblean, alegia. Bai, bai, ez da antzerkia eleberria baizik, baina apurketa bat egin nahi genuen eta ez dugu Xabier Amuriza egunero izateko aukera, beraz, aprobetxatu nahi izan dugu.

Tartean, sekziorik ez bada ere, emakumeek idatzitako antzerki lan batzuk aipatuko ditugu, ez baitugu emakumeen lanik aipatzen ez duen saiorik egin nahi.

Eta, azken sekzioan Beñat Perez etorri zaigu, hilero bezala, bitxikerien atala girotzera. Baina, gaurkoan ez ditu gaiarekin zerikusia duten abesti bitxirik ekarri, baizik eta obra eta autore konkretu baten inguruan mintzatuko zatzaigu: Dario Foren Muerte accidental de un anarquistaz, hain zuzen ere. Ikusiko duzue zeinen saio interesgarria eta entretenigarria burutzen dugun!

Abestien/pelikulen zerrenda:

  • Ex lion tamer – Wire (Pink Flag, 1977).
  • Macbeth (pelikula) – Justin Kurzel (2015).
  • La novia (pelikula) – Paula Ortiz (2015).
  • Blues instrumental – Jam Packed.
  • You were so young – The Cigarettes (1979).

Liburuen zerrenda:

  • La vida es sueño – Pedro Calderón de la Barca (1635).
  • Et dùkkehjem (La casa de muñecas) – Henrik Ibsen (1879).
  • Macbeth – William Shakespeare (1623).
  • Bodas de sangre – Federico García Lorca (1933).
  • Waiting for Godot (Esperando a Godot) – Samuel Beckett (1949).
  • Neska bat leku inposiblean – Xabier Amuriza (2018).
  • Morte accidentale di un anarchico (Muerte accidental de un anarquista) – Dario Fo (1970).

    

Saioan landuko diren lanetako batzuk.

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies