Alai Bedi

Batez ere eskoletan eskaintza eginda, 6-12 urte inguruko neska-mutilak etortzen dira Hala Bedi irratira. Ordu beteko bisita egiten dute. Hasieran, irratiko estudioak erakusten zaizkie guraso eta seme-alabei; ondoren gurasoak kafe bat hartzera joaten dira, ordu bete beranduago haurren bila itzultzeko; haurrekin, 10 minututan, ipuin motz bat, txisteak, asmakizunak… ensaiatzen dira eta estudio batera sartuta Alai Bedi saio bat grabatzen dugu. Hurrengo astean igorri ohi da Hala Bedi Bi (FM 88.8) frekuentzian, larunbat edo igandean, 10:00etan.

Bestalde, guraso taldeekin watxap taldeak dauzkagu eginda eta, edozein unetan, mugikorrarekin grabatuz audio bat bidali dezakete guk irrati saioan erabiltzeko.

Harpidetu Alai Bedi irratsaiora

ESTEREOTIPOAK (Armentia 1. batxi)

Armentia Ikastolatik batxilergoko 1. mailako ikasleak etorri dira Hala Bedira, eztabaidarako duten gaitasuna mikrofonoetan erakustera. Entzun beheko podcast-a!

Alex Ramirez, Jokin Campo, Nagore Abad, Uxue Zurbano eta Aroa Arrizubietak eskainitako tertulia honetan estetikarekiko obsesioa da gai nagusi. Bertan, modelo izateaz, depilazioaz, iragarkiez eta abarrez hitz egingo dute, gai hauekiko dauzkaten jarrera ezberdinak erakutsiz. Bukaeran, adostasun batera helduko dira eta ohartuko dira berez guztiz barneratua dugula obsesio hau, estereotipoak… Eta hori aldatu beharreko zerbait dela.

Parte hartzaileak: Alex Ramirez, Aroa Arrizubieta eta Uxue Zurbano.

BOTILOIA (Armentia 1. batxi)

Armentia Ikastolatik batxilergoko 1. mailako ikasleak etorri dira Hala Bedira, eztabaidarako duten gaitasuna mikrofonoetan erakustera. Entzun beheko podcast-a!

Gure gaia botiloia da. Gai honi buruz, gaur egun asko hitz egiten da. Botiloia gazteek kalean alkohola edateari deitzen zaio, gazte guztiak parkean lurrean eseri eta inongo helburu barik edateari. Gure kasuan, zahar batek botiloaiaren erruz ezin duela deskantxatu dio eta gazteak hori ez dela beraien errua erantzuten dio, hau da, zaharra botiloiaren kontra dago eta gaztea, berriz, botiloiaren alde. Debatearen amaieran, akordio batera iristen dira bi elkarrizketatuak.

Parte hartzaileak: Ivan Seisas, Julen Gerrikaetxebarria eta Unai Lopez de Alda.

165. Alai Bedi: Uxue, Izaro eta Unai

Kaixo entzule!!

Begira ze saio ederra osatu genuen pasa den asteburuan, Uxue Etxeberria etorri zitzaigun aspaldiko partez, ze poza! Eta Unai eta Izaro ere tope dabiltza, ia hilabetero irratsaio bat egiten… artistak zarete!!

Gogoratu, Alai Bedi irratsaioan parte hartu nahi baduzu alaibedi@halabedi.eus helbidera email bat bidaltzea besterik ez duzu egin behar. Sakatu play botoia eta gozatu podcastarekin! Ondo izan!!

162. Alai Bedi: Lisa, Izaro, Unai eta Awesome

Kaixo entzuleok!

Gaurkoan lau neska-mutil izan ditugu irratian, esperientzia luzea dutenak gainera. Kontua da, kasualitatez… guztiek ekarri dituztela asmakizunak etxetik! Kar kar kar. Baina begira ze kasualitatea, guztiak desberdinak ziren eta saio polita osatu dugu, entzun, entzun!

161. Alai Bedi: Hazar, Amira eta Zahra

Kaixo entzule!!

Gaurko Alai Bedi saioan hiru esatari beterano izan ditugu, 4 aldiz etorri dira jadanik irratira! Hazarrek Senda Viva zenbat gustatu zitzaion azaldu digu, Zahrak bart gauean saguzar batekin izandako pasadizoa kontatu digu, eta Amirak 3 errezeta oso erakargarri ekarri dizkigu!

Gainera, arabierazko alfabetoa oso ederki abestu digute eta kanta polit bat ere ezagutu ahalko duzue hiru ahotsetan abestua. Eman play botoiari eta espero dugu saioa gustatzea!

Bertso Eskolakoen bisita

Kaixo entzule!

Azken saio honetan Alde Zaharreko bertso eskolakoak izan genituen bisitan! Errima joko pixka bat egin ondoren, “Despacito” kantaren bertsio bat abestu ziguten. Saiotxo honen amaieran, gainera, toma faltsuak utzi dizkizugu, barre pixka bat egiteko. Eskerrik asko Ruben eta bertsolari kuadrilla osoari! Eman playri eta ondo pasa!!

160. Alai Bedi: Lisa, Awesome, Asier, Urtzi eta Hodei

Kaixo Entzuleok!! 5 neska-mutil izan ditugu oraingoan irratsaioa egiten. Entzun nahi duzue zenbat gauza ekarri dituzten prestatuta? Asier artista hutsa da eta palindromo batzuk ekarri ditu etxetik, baita film oso interesgarri baten sinopsia ere… Hodei eta Urtzi ere artistak dira asmakizunak jartzen, txisteak kontatzen onak, aldapan gora abesten bikainak… eta Awesomek gaur bere ahizpa txikia ekarri du, ongi etorri Lisa!! Lehen eguna izateko, zeinen ondo, ausarta!

158. Alai Bedi: Marvellous, Unai, Peio eta Izaro

Kaixo entzule!! Ongi etorri berriro Alai Bedi irratsaioaren podcast hauetara. Oraingoan lau esatari beteranoren audioa duzu entzungai, gauza pila bat etxetik prestatuta: ipuina, asmakizunak, ardien inguruko informazio oso interesgarria… Entzun, entzun!

Filosofia, Armentia Ikastolako batxilergotik 2

Ongi etorri entzule! Harrigarria da oraingoan jaso duguna, Armentia ikastolan batxilergoko ikasle berriek filosofia irakaspen batzuk grabatu dituzte, eta batzuk bikainak!! A ze barreak! Zorionak benetan lan hau egiten ondo pasa zenuten guztioi. Hemen behean dituzue audioetako batzuk, espero dugu gustatzea eta ondo segi, urte berri on!

Filosofia, Armentia Ikastolako batxilergotik 1

Ongi etorri entzule! Harrigarria da oraingoan jaso duguna, Armentia ikastolan batxilergoko ikasle berriek filosofia irakaspen batzuk grabatu dituzte, eta batzuk bikainak!! A ze barreak! Zorionak benetan lan hau egiten ondo pasa zenuten guztioi. Hemen behean dituzue audioetako batzuk, espero dugu gustatzea eta ondo segi, urte berri on!

 

Gurekin harremanetan jartzeko:

9 + 6 =

KULTURA

Hala Bedin

KAKATZARRA 08/18-19; Xucruteando sex machine

En la primera parte del programa entrevistamos a Xucrut Teatre con motivo de su visita a Gasteiz para presentar “Sencilleses”. Hablamos con Ainhoa Roca.

Y en la segunda parte del programa estamos con Belén Nevado, que con su espectáculo de micro-teatro, “Confieso que he fingido” hablamos fundamentalmente de SEXO y también un poco de teatro. Teatro en lugares no convencionales, teatro de cercanía,café-teatro,… La podremos ver en el bar Darkahead a lo largo de este fin de 2018 y comienzo del 2019.

 

KAKATZARRA 07/18-19; DE BALSA EN BALSA

Hoy tendremos a la directora de “La balsa de la medusa” último espectáculo de Parasite Kolective, nuestra también colaboradora Hannah Whelan. Nos hablará de un naufragio y un acto de supervivencia radical en una balsa donde no había comida para todos.

Nos vienen a la memoria muchas balsas y pateras modernas donde la gente trata de huir de sus países hacia un futuro más prometedor, jugándose el pellejo en el intento, mientras Europa y Norteamérica miran hacia otro lado. La gran tragedia de principios del siglo XXI.

Pero no nos pongamos tan serios porque también tendremos con nosotros a un mago que quizá no sea capaz de hacer desaparecer las miserias del ser humano, pero sí de ponernos una sonrisa en la boca y hacernos crecer la ilusión. David Blanco nos hablará de Gasteiz Variettes, una gala con magos, cantantes, escapistas e infinidad de sorpresas. Y recordar que triunfar a veces es ir de fracaso en fracaso sin perder la ilusión.

ERRAIETATIK vol. 49 | Dorre zaharraren sinfonia

Bidezidor berrietan murgildu gara aste honetako irratsaioan ERRAIETATIKeko ume basatiok. Helburua argia da: Gasteizko eszena musikala ondo ezagutzea. Eta, bide batez, ikerketa bera doinu basatiekin ontzea. Irratsaio formatu berri hau estreinatzeko ume basation lagun on bat gonbidatu dugu: Rufo. Elkarrizketa pausatua, sakona eta adiskidetsua izan dugu Old Tower Stuffeko jabearekin.

2018ko Azkena Rock Festival musika jaialdia aitzaki, ekainean ireki zituen ateak Old Tower Stuff dendak. Musika eta arropa denda honetan, 6.000 diska desberdin topa daitezke, den-denak biniloan. Hilabete gutxietan Gasteizko musikazaleentzat erreferentzia-puntua bihurtu da, hiriko eszena musikalak behar zuen binilo-zuloa. Eta horrela, adin guztietako binilozale eta fetitxista sutsuak egiten dute bidea Old Tower Stufferaino.

Old Tower Stuff │Gasteiz Hoy

Arestian esan bezala, Rufo da Old Tower Stuffeko jabea. Hamaika borroketan eskarmentua hartu ostean eta bere bide naturalari jarraiki erabaki du denda irekitzea. Antzinatik musikaren azpimundura estuki lotuta egondakoa da Rufo, ordea. Ezaguna da, batez ere, Mossin Nagant punk-oi! talde mitikoaren kidea izateagatik. Horretaz gain, musika jartzaile moduan edo musika-sustatzaile lanetan aritutako da.

Gauzak horrela, ezinbestekoa izan da Rufo gurera gonbidatzea. Poltsa bete biniloz, Hala Bediko estudioetara etorri zaigu eta ordu betez mintzo egin gara garagardo artean. Hamaika izan dira landutako gaiak: Old Tower Stuff irekitzearen abentura, biniloen osasuna, Gasteizko musika eszena…

TRACKLIST

01. SHAKE!My Boy

02. MAMBO JAMBOEl Timo

03. GLUECIFERSuck City

04. RATA NEGRAEllos Saben

05. PETER PAN SPEEDROCKHeatseeker

06. PLEASURE FUCKERSSuper Real Fuck

07. LOS BENGALAJodidamente Loco

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies