“Pozoina duen zerbait eskaini nahi dugu, zikinkeriaz inguratuta gaude, ez diogu esperantzari kantatuko”
Victimas Club talde gasteiztarrak bere lan berria kaleratu du: "El castigo es colectivo"
Sumision City Blues taldeak agur esan ondoren jarri zuten Joseba B. Lenoir eta Iñaki Urbizu “Pela” musikariek Victimas Club taldea izango zena martxan. Ondoren batu ziren David Marin lagun zaharra eta Jon Zubiaga “Osoron”. Boskotea borobiltzeko, azken biktima, Julen Postigo “Maisua” izan zen. Abestiak findu, eta grabazio prozesu luze baten ostean, Victimas Club talde gasteizatarrak labetik atera berria du bere estraineko diskoa Kaset Ekoizpena zigiluarekin batera.
-
Hiru kortxea: "Pozoina duen zerbait eskaini nahi dugu, zikinkeriaz inguratuta gaude, ez diogu esperantzari kantatuko"01:21:29
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!