Palestinaren aldeko aldarriak Arabako hainbat plaza hartu zituen
Gernika-Palestina ekimenak deituta Euskal Herriko 125 herri baino gehiagotan elkarretaratzeak egin ziren atzo “Lurra, bakea, justizia. Genozidioa Stop” lelopean, tartean, Arabako bederatzitan: Agurain, Amurrio, Artziniega, Errespalditza, Gasteiz, Langraiz, Laudio, Legutio eta Maeztu.
Horietan Jon Maiak idatzitako testu bat irakurri zen Palestinak jasaten ari den genozidioa salatzeko. Horretan adierazi zen, besteak beste, genozidiorekin bukatzeko garaia dela, jasanezina dela “hainbat erakunderen eta herrialderen konplizitatea”, eta ez dutela onartuko “Palestinako herriaren errekonozimendua eta Israelen okupazioaren amaiera ez den beste soluziorik”.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!