Palestinarekin Elkartasuna plataformak Maccabi eta Hapoel Tel Aviv talde israeldarrek Gasteizen jokatuko dituzten partiduak bertan behera gelditzea exijitu du
2026an Maccabi Tel Aviv eta Hapoel Tel Aviv saskibaloi talde israeldarrak Gasteizera etortzekoak dira Euroligaren baitan partiduak jokatzera. Palestinarekin Elkartasuna plataformatik salatu dute partidu hauek Israelgo Estatuaren aurpegia zuritzeko balio dutela eta partiduak bertan behera gelditzea exijitu dute.
Hapoel Tel Aviv eta Maccabi talde israeldarrak Gasteizera etorriko dira. Honen haurrean Palestinarekin Elkartasuna Plataformatik salatu nahi izan dute Israelek kirol ikuskizunak erabiltzen dituela «bere burua normalizatzeko eta estatu moderno gisa agertzeko». Guzti hau su eten faltsuaren testuinguruan kokatzen dute plataformatik, eta medioek egiten duten «propagandak» gizartearen desmobilizazioan helburu duela azpimarratu dute.
Plataformatik jakinarazi nahi izan dute Israelek nazioarteko harremanak normalizatzeko erabiltzen dituela mota honetako jarduerak eta honekin «proiektu sionista gauzatzeko legitimitatea» lortzen duela. Maccabi Tel Aviv eta Hapoel Tel Haviv taldeetan ere jarri nahi izan dute arreta, beraien hitzetan, «bertako jokalariak eta zuzendaritzako kideak Israelgo estatu terroristaren enbaxadore dira, eta harreman estua dute okupazio armadarekin». Horren ondorioz Israelgo estatuarekin harremanak erabat eten behar direla komunikatu dute.
Arduradun bat baino gehiago
Partidu hauek jokatu ahal izateko agente ezberdinek dauzkate ardurak. Batetik Euroliga bera, izan ere, bertako bazkideen esku dago nork parte hartzen duen eta nork ez. Beraz, Israelgo taldeen parte hartzea adostutako kontua da eta Palestinarekin Elkartasuna plataformaren iritziz, «Israel estatu aliatu gisa irudikatzeko erabakia» dago honen atzean. Eusko jaurlaritzaren ardura ere aipatu dute, izan ere kirol ekimenak bertan behera uzteko eskumena du honek.
Arabako Diputazioak ere badu bere ardura, Buesa Arenaren jabe den heinean, eta Gasteizko Udalak bere partetik, hiriko azpiegituren ardura du. Bukatzeko Baskonia klubaren zuzendaritzaren ardura azpimarratu nahi izan dute, izan ere klubak erabaki dezake partidua jokatzeari uko egitea. Palestinarekin Elkartasuna plataformatik adierazi dute badakitela «instituzioek ez dutela benetako interesik Israel ezegonkortzeko, Mendebaldeak eskualdean duen bazkide nagusia delako, mendebaldeko Asia kontrolatzeko ezinbestekoa».
Ekimenak eta boikoterako deia
Egoera honen aurrean, Palestinarekin Elkartasuna plataformatik zenbait ekimen abiatuko dituztela jakinarazi nahi izan dute partidu hauek gelditzeko eta herritarrak gonbidatu dituzte parte hartzera. Horrekin batera zaleei eskatu diete partiduak boikoteatzea eta sarrerarik ez erosteko deia luzatu dute.

Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!
