Nerea Martínez (Martxoak 3 elkartea): “Batzuk hasieratik egon dira; beste batzuk berandu. Orain denak batera inpunitatearekin amaitzera”
Martxoak 3 elkarteak positiboki baloratu du Arabako instituzioek frankismoaren krimenen kontra aurkeztutako kereila. Elkartearen balorazioaren arabera, aurkeztutako kereila ekimen «garrantzitsua eta eraginkorra da, behingoz, espainiar estatuko zigorgabetasun ereduarekin amaitzeko».
Gaiaren inguruan hitz egin dugu Martxoak 3 elkarteako kidea den Nerea Martínezekin HIZPIDEA magazinan. “Gizatediaren aurkako krimenak” ezin dira amnistitatu eta ezin dute inoiz preskribatu; hala ere, agerian geratu da Martinezen ustez Espainiako Gobernuaren izaera.
-
Hizpidea: Nerea Martínez (Martxoak 3 elkartea): "Batzuk hasieratik egon dira; beste batzuk berandu. Orain denak batera inpunitatearekin amaitzera"??:??:??
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!