Michelin enpresak hiru langile kaleratu ditu, gaixotasun baja hartzeagatik
Lan-istripuak, estres termikoa… Sindikatuek Michelingo langileek dituzten “osasun arazo larriak” gaitzetsi dituzte. Neurriak hartu beharrean, zuzendaritzak beharginak kaleratzen dituela salatu dute.

Martxoaren 27an Michelineko langileek kontzentrazioa egin dute azken kaleratzeak salatzeko. Izan ere, enpresak Langileen Estatutuko 52.d artikulua -kaleratze objektiboa lanera faltatzeagatik- aplikatu duela salatu dute.
Aurreko astean, ez-ohiko bilera batean, Michelingo enpresa-batzordeak hiru langileren kaleratzeak aztertu zituen. Ondorio argia atera zuten: gaixotsun baja hartzeagatik izan dira kaleratuak. Honen aurrean, enpresaren zuzendaritzari idatzi bat bidaltzea erabaki zuen batzordeak, hauek berriz onartzeko eta aipatutako artikulua ez ezartzeko eskatuz.
LAB sindikatuaren ustez oso larria da Michelinek hartu duen neurria, langileak kaleratu dituelako “gaixorik egote hutsagatik”. Salatu dutenez, “Michelingo langileek eta azpikontratatutakoek osasun arazo ugari izaten ari dituzte lantegian”. Adibidetzat lan-istripuak, estrés termikoa… jarri dituzte. “Zuzendaritzak, arazo hauek konpondu beharrean, zigortu egiten ditu bajan egoteagatik”.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!
