Maizterren brigadak antolatu dituzte Alquiler Seguroren abusuen kontra
Alquiler Seguro enpresak 500 etxebizitza inguru ditu Hego Euskal Herrian, horietako 275 inguru Gasteizen. LABek salatu du enpresa horrek sistematikoki legezkoak ez diren praktikak burutzen dituela eta alokairu grebaren kanpaina betean maizter brigadak antolatu dituzte.
Alquiler Seguro higiezin enpresak burutzen dituen praktika ilegalak salatu ditu LABek. Beraien hitzetan enpresa horrek sistematikoki egiten dituen gehiegikerien artean “legez kanpoko ordainsariak, talde bereko enpresekin aseguruak eta hornidurak ezartzea, mantentze falta eta etxebizitza bat bisitatzeagatik 200 eurorainoko kobrantzak” daude. Hari beretik, jakinarazi dute higiezin enpresari 3,6 milioi euroko isuna ezarri diola Espainiako Kontsumo Ministerioak ordainsariak legez kanpo kobratzeagatik, abusuzko klausulak ezartzeagatik edo atzera egiteko eskubidea urratzeagatik. Ez hori bakarrik, Alquiler Seguro enpresak salaketak jaso ditu ordainsarien ezkutuko kobrantzagatik eta gordailuen kudeaketa irregularragatik.
Egoera honen aurrean, LAB sindikatuak, Espainiar estatuko Sindikatuen Maizterren Konfederazioarekin elkarlanean, lehen alokairu greba antolatzeko kanpaina abiatu du. Horretarako atez ateko maizter brigadak antolatu dituzte. Hauek atez ate joateko antolatzen diren talde txikiak dira, jabe handien etxebizitzetan bizi diren auzokoekin hitz egiteko. Honen helburua “oraindik antolatu gabeko maizterrekin harreman zuzena egin, informatu eta antolatzeko gonbidapena luzatzea da”.
Apirilaren 21ean egin zuten maizter brigada Bilbon, apirilaren 28an Barakaldon eta gaur, maiatzak 6, Gasteizen egingo dute eguerdiko 12:00etan Santa Barbara plazatik hasita. Brigada hauek Bilbo Barakaldo eta Gasteizen egin dituzte Alquiler Seguro enpresak etxebizitza gehien kudeatzen dituen hiriak direlako.
Sindikatu abertzalearen arabera “argi dago Alquiler Seguroren negozio eredua maizterrekiko abusuzko praktiketan eta desinformazioan oinarritzen dela”. Alokairu greba egoerari buelta emateko tresna bezala aurkeztu dute eta grebaren helburua “enpresa honek eta antzekoek gauzatzen dituzten praktikak salatu eta hauen aurkako neurriak har daitezen, eta Alquiler Segurok modu iruzurtian lapurtutako dirua berreskuratzea” dela diote. Bukatzeko Alquiler Segurok kudeatutako etxebizitzetan bizi diren maizterrei dei egin diete Lab Sindikatuarekin harremanetan jartzeko.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!
