Euskal Kantak| “Lourdes Iriondo eta Pedro Navaja kanta”
Gaurkoan, euskal kanten inguruko kolaborazioa izan dugu Hizpidean.
Gaurkoan, lau astetik behin izaten dugun gisarat, euskal kanten inguruko kolaborazioa izan dugu Hizpidean.
Hasteko, Jaionek Xabier Leteren hitzekin Lourdes Iriondok sortutako bi kantez aritu da: batetik, “Hala ere” kantaz, Lourdesen beraren kanta jartzeaz gain, “Behi bideko andere xuriak” taldeak abestutakoa ere entzun dugularik. Bertzetik, pasioz betetako “Hitzak dira hitzak” kanta aditu dugu, bigarren hau ere, Lourdesen ahotsetik eta ondotik Aire Ahizpek hiru ahotsetan kantatutakoa ere.
Bigarren atalean, berriz, Sara “Pedro Navaja” kanta ezagunaren inguruan aritu da, horren hainbat bertsio erakutsiz: Louis Amstrongek jazz estiloan egindakoa, 1928ko “Meiki Messer” kanta alemana eta Jator taldeak euskaraz egindako bertsioa ere aditu dugu, hurrenez hurren. Hala ere, bertsio ezagunena Rubén Bladesek sortutako salsa kanta da eta hori entzun ez badugu ere, Panamáko abeslariak 1985ean sortutako kantaren “bigarren atala” izan daitekeena bai entzun dugula, “Sorpresas” kanta, alegia.
Kolaborazio guztia hemen entzungai:
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!