Josu Zabalak eta Garik Hertzainak taldeko abestiekin kontzertua iragarri dute
Kontzertua irailean izango da eta Hertzainak taldearen sei diskoetako abestiak joko dituzte eskainiko duten kontzertu "errepikaezinean".
1981eko Gabon Zaharra zen eta hotz handia egiten zuen Gasteizen. Orduan, The Clash taldearen euskarazko bertsio bat entzuten hasi zen Arabako hiriburuan: hainbat belaunaldi markatuko dituen Hertzainak taldea jaio zen orduan.
Hasierako taldekideak Josu Zabala Ajuriagerra, Kurro, Delfo, Txanpi eta Kike ziren baina 1982ko udan, Xabier Montoia “Gamma”-k taldea utzi eta Gari sartu zen Hertzainak taldean. 1984an kaleratu zuten lehen diska, beraz, 35 urte beteko dira emanaldiaren unean.
Lehenengo diskoetan punkaren probokazioa ska eta reggae erritmo dantzagarriekin nahasten zuten, letretan Euskal Herriko gatazka politiko eta sozialaislatuz. Esate baterako, Pakean utzi arte kanta, Javier San Martin Goikoetxea Piti Komando Autonomo Antikapitalistetako kide zenduari eskeinia zegoen, musika taldearen laguna baitzen.
1993an taldeak agur esan zuen, Donostiako Anoeta kiroldegian eskainitako emanaldi berezi batekin.
26 urteren ostean, Josu Zabalak eta Garik kontzertu berezia iragarri dute: irailaren 26an Bilboko Euskalduna Jauregian Hertzainak taldearen sei diskoetako abestiak joko dituzte eskainiko duten kontzertu “errepikaezinean”. Emanaldi berezi honi ere izenburua jarri diote: Inun baino alaiagoa izanen da.
Asteazkenean agerraldia eskainiko dute xehetasun gehiago emateko.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!
1 thought on “Josu Zabalak eta Garik Hertzainak taldeko abestiekin kontzertua iragarri dute”