Jon Altza (Hala Bedi): “Gero eta pertsona gehiago hartzen du parte”
Amaitu da 21. korrika eta orain balorazio garaia hasi da. Jende mordoak parte hartu du korrikan, momentu hunkigarriz betea egon dena, karrusel emozional bat baita. Baloraziorik handiena, berriz, Maialen Lujanbioren testua da: “zergatik goratzen eta miresten gaituzte korrika goazenean eta gutxiesten oinez goazenean?”. Honetan sakontzeko, Hala Bediko kidea eta Korrikaren koordinatzaila izandako Jon Altza izan dugu telefonoaren bestaldean. Hemen entzungai:
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!
1 thought on “Jon Altza (Hala Bedi): “Gero eta pertsona gehiago hartzen du parte””