Jazarpen polizialaren kontra mobilizatzera deitu du Gasteizko Gaztetxeak
Aurreko asteburuko gertakariak, eta poliziak Alde Zaharrean duen presentzia “itogarria” salatzeko, “Kutxipasa zaratatsua” antolatu du Gasteizko Gaztetxeak ostegun honetarako. Hala Bedi Tabernatik abiatuko da, 19:30etan.
Joan den ostiralean, biolentzia handiz esku hartu zuen poliziak Kutxi kalean: kalez jantzitako polizia batek gazte bat mehatxatu zuen bere armarekin, eta egoera salatu zuen jendearen kontra oldartu ziren ertzainak.
Gertakari hauek salatzeko, Gasteizko Gaztetxeak “Kutxipasa zaratatsua” antolatu du ostegun honetan, “Nahikoa da! Jazarpen poliziala borrokatu” lemapean. Mahaigaineratu duenez, garrantzitsua da abusu polizialen aurrean erantzun kolektibo bat ematea, halako kasuak normalizatu ez daitezen. “Armatu gabe dagoen gazte baten aurka pistola ateratzea normalizatzen uzten badugu, zer gerta daiteke hurrengoetan?”, galdegin du Gaztetxeak. Bestalde, poliziak Alde Zaharrean duen presentzia “itogarria zein inpunitatea” salatu nahi dute “kutxipasa” honekin.

Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!
