Herritarren ahalduntzea helburu, urtarrilaren 19an izango dira aurtengo Izan Media herri komunikazio tailerrak

Urtero bezala, 2019aren hasieran, Izan Media herri komunikazio tailerrak antolatuko ditu Hala Bedik. Aurtengo hitzordua urtarrilaren 19an izango da, Oihaneder Euskararen Etxean.

Lau tailer ezberdin egongo dira eta egun osoko jardunaldia izango da, nahiz eta bideogintza tailerra bi egunetan egiteko aukera egongo den.

Dagoeneko zabalik dago izen ematea -beheko formularioaren bitartez-, eta urtarrilaren 11n amaituko da matrikulazio-epea.

Don’t love media, IZAN MEDIA!

Komunikabideek mugitzen dute mundua. Askotan errepikatuagatik, oharkabean ahazten dugun egia horietako bat da. Komunikatzen ez dena, azken batean, ez delako existitzen. Zerbaiten parte izan nahi duenak, beraz, komunikatzeko beharra dauka. Edo beste era batera esanda: izan nahi dugulako komunikatzen gara.

Hedabide nagusiak gutxi batzuen eskuetan dauden garaiotan, bestelako gizarte eredu baten alde lanean gabiltzanontzat, egiten duguna behar bezala komunikatzea ezinbestekoa da. Eta horretarako, eskura ditugun tresnak ahalik eta ondoen erabili behar ditugu.

Hori da, hain zuzen ere, Hala Bedik antolatutako Izan Media tailerren helburua. Irratsaio bat, bideo bat zein kartel bat egiten trebatzeaz gain, herri mugimendutik prentsa eta sare sozialen lanketa egokia egiteko formakuntza ere izango da. Gainera, Hala Bedi hobeto ezagutzeko eta bertan parte hartzen hasteko aukera aproposa da honako hau.

IZENA EMATEKO EPEA: URTARRILAK 11

Day(s)

:

Hour(s)

:

Minute(s)

:

Second(s)

Ikusi nahi duzu azken edizioaren bideoa?

Zeintzuk izango dira aurtengo tailerrak?

BIDEOGINTZA

Bi egun ezberdinetan (urtarrilaren 18an eta 19an) edo horietako bat aukeratuz, bideogintza prozesuan trebatzeko arlo ezberdinak landuko dira.


Lehenengo egunean (urtarrilaren 18ko arratsaldean), audioa eta irudiak grabatzeko oinarrizko kontzeptuak ikasiko dira.


Bigarren egunean (urtarrilaren 19an), tailerretako irudiak grabatu ostean, bideo baten ediziorako gakoak landuko dira. Azkenik, formatu jakin batean esportatu eta sare sozialetan zabaltzeko aukera ezberdinak ikasiko dira.

IRRATIGINTZA

Irratian jarduteko baliabide ezberdinak behar ditugu; errazak dira hauetako batzuk, zailagoak beste batzuk. Kuña bat nola egin, mahai tekniko bat nola kontrolatu, nola lokutatu… ikasiko dugu tailer honetan.


Ahozkotasuna irratigintzan: hausnarketa, teoria eta produkzioa. Ahozkotasunaren gakoak aurkeztu eta ahozko produkzioan barneratuko gara hitza mingainetik mikrora eramanaz.


Irrati mahaiaren erabilera: irrati mahai baten funtzionamendua ezagutu eta ahozkotasunean sortutako audioak grabatuko dira (irratian).


Audio edizioa: Grabatutako audioak editatzen ikasi, oinarrizko programa baten bitartez.

KARTELGINTZA

Kartel bat egiten ikasteko tailerra izango da.


Nola hasi kartel bat egiten?


Ze kontzeptu eta irizpide praktikoak hartu behar dira kontuan?


Nola erabili diseinu grafikorako programa bat?


Nola esportatu kartel bat sare sozialetan zabaltzeko edo inprentara bidaltzeko?

PRENTSA & SARE SOZIALAK

Nola egin prentsa deialdi bat?


Nola sortu txio biral bat?


Nola sortu kanpaina komunikatibo eraginkor bat?


Galdera hauek erantzungo ditugu tailer honetan, herri mugimenduen praktika komunikatiboak eraginkortzeko helburuarekin.

Parte hartzeko irizpideak

  • Parte hartzeko, ondoko formularioa bete beharko duzu, izen-abizenak eta kontaktua argituz, eta egin nahi duzun tailerra aukeratuz. Laster, zurekin harremanetan jarriko gara.

  • Matrikulazioa eginda, 10€ ordaindu beharko dira egunean bertan, eta Hala Bediko USB bat emango da opari, tailerren eduki teorikoekin eta hainbat erremintekin.

  • Tailer guztiak aldi berean garatuko dira, bi bloketan banatuta: 10.00etatik 13.00etara goizean, eta bazkalostean, 16.00etatik 19.00etara. Beraz, ezinezkoa izango da bi tailer aukeratzea.

  • Bideo tailerra bi egunetan garatuko da, baina ostiraleko saioa hautazkoa izango da. Formularioa betetzerakoan, argitu ezazu bi saioetan parte hartu nahi duzun ala ez.

  • Izena eman duten pertsonak 9.45etan azaldu beharko dira Oihaneder Euskararen Etxera.

  • Honetaz gain, tailerretara datozenek, Hala Bedi Tabernan bazkaltzeko aukera izango dute, baina aldez aurretik abisatu behar da bazkariaren aukera nahi bada. Aparte ordainduko da.

Izena emateko epea:

ITXITA

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies