• NOR GARA
  • DENDA
  • TABERNA
  • KONTAKTUA
  • SARRERA
  • Egin Zaitez
    Bazkide!
Hala Bedi
Hala Bedi > Opinions > alaitzamundarain > Bat gehiago

Bat gehiago

  • Alaitz Amundarain: Bat gehiago
    00:03:22
    29  1 2

Inoiz Palestinan izan bazara, bertan osatutako whatssap talderen batean egongo zara, eta egunero goizaldean bidalitako mezuak jasoko dituzu. Nablus, Hebron, Jerusalem, Belenen… edo beste herriren batean atxilotutako gazteen bideo eta argazkiekin gehienetan eta hildakoenekin beste askotan. Urtarrilaren 17an, aurreko asteartean, Belal Adel Jado atxilotu zuten Aida errefuxiatu gunean, bertan izan garen askoren laguna eta Amal al Mustakbal zentro kulturaleko kidea. Errefuxiatu gune honetako haurtzaindagia izateaz gain, umeei aisialdia antolatzeko zentroa da 1987tik.

Nazioarteko askorentzat, horien artean Euskal Herritar askorentzat aurreko asteartea gogorra izan zen. Belalen atxiloketari buruzko berriarekin esnatu ginen, atxiloketa momentuko bideoa ikusi genuen eta atxiloketa administratiboarekin zenbat denbora kartzelan egongo ote den etorri zitzaigun burura. Egun horretan bertan ez zen Palestinan atxilotutako bakarra ordea. Beste 37 lagun atxilotu zituen Israelgo Armadak herri desberdinetan. Horietako bat adin txikikoa. Baina zuetako inork horren berri izan al zuen ohiko komunikabideetan? Palestinaren inguruko berriak oso gutxitan jasotzen ditugu, bonbardaketaren bat izaten denean, saihestu ezin den zerbait gertatzen denean, baina Palestinan egunero gertatzen den ari den sarraskiaren inguruan hitz erdi bat ere ez.

Giza eskubideak defendatu eta presoei laguntza ematen dien Palestinako Addameer elkarteak ateratako informeen arabera, 2022an 7000 palestinar atxilotu zituzten. Horietako 882 adingabekoak izan ziren. Momentu honetan, 4700 preso politiko daude Palestinan eta horietako 150 umeak dira. Bai 150 adingabeko daude Israelgo kartzeletan eta hori salatzen inor ez nazioarte mailan.

Israelgo okupazioak gero eta gehiago erabiltzen du atxiloketa administratiboa ehunka palestinar atxiloturen aurkako neurri eta zigor gisa. Israelgo okupazio eta apartheid erregimenak Palestinako gizarte zibilaren aurkako jazarpen kanpaina sistematikoaren oinarri da eta Israelgo apartheida ezartzen jarraitzeko tresna. Israelgo okupazio-agintariak geroz eta atxiloketa administratibo; hau da, epaiketarik gabeko atxiloketa gehiago egiten ari dira palestinar giza eskubideen defendatzaileen, ikasleen eta ekintzaile politikoen aurka eta  horietako atxiloketa askok umeak izaten dituzte helburu. Argi dago, Palestinaren etorkizuna errotik moztu nahi dute.

Hala Bedi babestu nahi duzu?

Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.

Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.

Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!

¿Quieres apoyar a Hala Bedi?

En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.

Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.

Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!

EGIN ZAITEZ HALABELARRI
Edit
← Dentro/ Fuera
Alegre infortunio →

Avatar photo
Alaitz Amundarain

Suscribe to Alaitz Amundarain's Opinions

HALA BEDI IRRATIA

Bueno Monreal, 16 – Behea
01001 – Gasteiz – Araba

Telefonoa: 945 12 88 55 / 945 12 14 88

Erantzungailua: 945 12 09 89

LAGUNTZAILEAK

Creative Commons-en baimena   2018 Gure eduki guztiak Creative Commons Aitortu 4.0 Nazioartekoa Baimen baten mende daude.
 
 
Web gune honek cookieak erabiltzen ditu zure nabigatzailea hobetzeko. Konforme zagozela asumitzen dugu, bestela desaktibatu ditzakezu. OnartuUkatu Irakurri gehiago
Pribatasun eta Cookie Politika

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may affect your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT