Harrikada Festibala, musika elektrikoaren eta sorkuntzaren topagune
[et_pb_section admin_label=”section”]
[et_pb_row admin_label=”row”]
[et_pb_column type=”4_4″]
[et_pb_text admin_label=”Text”]
Harrikada Festibalak lehenengo edizioa ospatu zuen irailaren 7tik 9ra Garaion Sorgingunean. Euskal Herriko eta Berlingo DJ eta sortzaileen arteaz gozatzeko aukera izan zuten dozenaka lagunek Ozaetan.

Irailaren 7tik 9ra antolatutako jaialdi honek autokudeaketan izan du oinarria. Baina musika elektronikoarekin nahikoa ez, eta harago doan programa eskaini dute. Horretarako, egunean zehar tailer, kontzertu akustiko, hitzaldi eta formakuntza ikastaroekin bete dute egitaraua.
Aurtengo edizioan gonbidatu bereziak egon dira. Mundu mailako beste festibal batzuetan aritu ostean, Koloniako Cafe Güzel kolektiboa bertan izan da, eta haiei esker, atseden hartu eta erlaxatzeko gune bat egon da Garaionen. Bi herrialdeen arteko topaketa interesgarria izan da antolatzaileen ustez: “Jakintzak elkarren artean partekatzeko, formatzeko eta dantzatzeko parada izan dugu“.
Askoren artean eraikitako festibala da Harrikada. Eraikitzen dauden lagunena, teknikariena, antzerkilariena… Azken momentuan Pelax eta Bidelapurrak gehitu zitzaizkien programa musikalera. Hori bakarrik ez eta Parasite kolektiboaren Hot Water antzezlana ere izan zuten, eta Marina Suarez Ortiz de Zarateren Hamakan edo Eguzki Donellanen aurpegiak instalazioekin gozatzeko parada izan zuten. Tailerretan ere denetarik egon da, esate baterako, euskara eta euskal dantzen ikastaroak, edota swing doinuena edo ekofeminismo tailerra. Festibala ixteko igandean artisauen arte merkatua egon zen.
“Esan beharrik ez dago festibal honen atzean zenbat jende, zenbat maitasun eta zenbat lan dagoen. Ezin da hitzekin azaldu jaialdi honen atzean dagoen guztia. Eskertuta gaude eta horrek gogoak ematen dizkigu aurrera egiteko”, azaldu zuten antolakuntzatik jaialdia martxan jarri aurretik.
Argazki Galeria | Hala Klik
- Irailak 4 eta 5 (Prestaketa egunak)
- Irailak 6 eta 7
- Irailak 8 eta 9
[/et_pb_text]
[/et_pb_column]
[/et_pb_row]
[/et_pb_section]
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!
















































































