Gure Zirkuak aurtengo azken emanaldiak egingo ditu Araban, asteburuan
Amurrion izango da Gure Zirkua asteburu honetan. Ostiralean eta larunbatean egingo ditu emanaldiak. Sarrerak eskuragarri daude oraindik.
Gure Zirkua bosgarren denboraldiko emanaldiak egiten ari da hilabeteotan. Iker Galartza aktoreak zuzendutako taldeak Euskal Herriko euskarazko lehen zirku ibiltaria abiatu zuen 2018an, eta arrakasta handia izan du ordutik.
Maiatzean eta ekainean Araban ibili ostean, asteburu honetan aurtengo azken emanaldiak egingo dituzte lurraldean, Amurrioko herrian. Sarrerak eskuragarri daude oraindik Gure Zirkuaren web orrian. Hiru izango dira asteburuko emanaldiak: ostiralean 19:30etan, eta larunbatean 16:30etan eta 19:00etan.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!