Kafe Expreso : 2022/06/16

Uhintifada : Ahoztar Zelaieta: «Ertzaintza espioitzarako teknologiaz hornitzen duten enpresa israeldarrek leku nabarmena dute nazioarteko armagintzako merkatuetan, eta hertsiki lotuta daude Israelgo armadari eta mundu osoko diktadura erregimenei»

Uhintifada 435. Azken hilabeteotan polemika handia piztu dute espainiar estatuan espioitzaren inguruko salaketek. Horien arabera, estatuko aparatuek politikari eta ekintzaileak zelatatu dituzte, arlo independentistakoak nagusiki, Pegasus programa baliatuz. Israelen ekoiztutako software hori sakelako telefonoetan txertatzen da, erabiltzaileak jakinaren gainean ez daudelarik, eta zelatatzerako tresna bihurtzen ditu aparailuak. Baina zaintza masiborako teknologia horren erabilera ez da Espainiako estatuko estolderiaren kontua bakarrik, gauza frogatua baita Ertzaintzak zein Eusko Jaurlaritzako inteligentzia zerbitzuek ere programa hori edo antzekoak erabili dituztela. Horixe erakutsi du gure aste honetako solaskideak; Ahoztar Zelaieta kazetari, kriminologo eta ikerlariak.

O no será-Edo ez da izango : Goazen jolastera, sinsorgak!!!

Zentzurge batzuk gara. Guk badakigu eta zuek, puntu honetara gurekin heldu bazarete, jakingo duzue ere. Eta gure sinsorgatasuna aurrera eraman eta zabaltzeko aukera izan dugu aurten ere Hala Bediko uhinetan eta webgunean.

Kafe Expreso : 2022/06/09

Hiketan : 1×11 | Ukrainako gatazkaren jatorriak

Gaurkoan, Ander Aranburu, nazioarteko analista eta Geopolitikaz ikerketa-taldeko kidea, gurean izan dinagu Ukrainako gatazkaren jatorriak aztertzeko. Bestalde, argitaratu berri duten liburuari buruz mintzatu zaigun.

Uhintifada : Santiago Gonzalez Vallejo: «Kontakturako Nazio Puntuak oso gomendio gogorrak egin dizkio CAF-i Jerusalemen apartheid trenbidea eraikiz erakusten ari den etika gutxiko jokabideagatik eta horrek konpainiaren irudia kaltetuko du nazioarte mailan»

Datorren ekainaren 11n, larunbatean, CAF trengintza konpainiak urteroko Akziodunen Batzar Orokorra egingo du Beasainen. Eta polemikaren erdian antolatu dute, izan ere, enpresa gipuzkoarra Jerusalem Ekialdeko eremu okupatuetako koloniak hirigunearekin lotuko dituen trenbidea eraikitzeko lanetan dabil. Izan ere, Akziodunen Batzarra baino egun batzuk lehenago Kontakturako Nazio Puntuak, Espainiako Komertzio Ministerioari atxikitutako erakundeak, ebazpen bat kaleratu du zeinean zenbait gomendio egin dizkion konpainia gipuzkuarrari. Gomendiook hiru gairen ingurukoak dira, hala nola, giza eskubideen inguruko legediari enpresak sor dion errespetua, konpainiaren informazioa argitaratzeko politika eta gizalegezko enpresa jokabideari sor dion beharrezko errespetua.

El puente de Mostar : PROG.179 AUTONOMÍA

En esta ocasión analizamos la autonomía. Algo importante en nuestra vida pero que es complicado de definir. Desde diversos puntos de vista haremos un abordaje sobre la autonomía, como desarrollarla y la importancia que tiene para nuestro proyecto personal y social.

Kafe Expreso : 2022/06/02

Hiketan : Hiketan 1×10 | Ezagutzen al dun Gasteiz? -Aaaatxis! -Ehun urte. -Hik konta.

Gabon, entzule! Izan al haiz sekula turista Gasteizen? Diego Pallésekin batera beste modu batera ezagutu ditinagu Gasteizko txoko zenbait. Horrez gain, atal berria estreinatu dinagu, geure gorputzak hobeto ezagutzeko asmoz. Hik nola egiten dun doministiku? Launaka ala orroka?

A desalambrar : M-31 Kolonbiako hauteskundeak

Gaurko elkarrizketan igandean egin ziren Kolonbiako hauteskundeen inguruan arituko gara Rene Behoteguy internazionalistarekin, lehenego aldiz Kolonbiako historian ezkerreko hautagai batek hauteskundeak irabazteko aukerak baititu.

Abesteiaren erradiografian, Miguel Hernandezek idatzitako “Vientos de Pueblo” poema aztertuko dugu, Every Night taldeak egindako bertsioaren bidez.

Kolaborazio atalean, Emakume iraultzaileen memoriari buruz hitz egingo digu itxasok, Cecilia Magni, Comandante Tamara chiletarraren bizitza ekarriko baitigu.
Azkenik, Hitzak tartetxoan, Palestina ekarriko dugu gogora, Majmud Darguish idazlearen “Sobre esta tierra” poemarekin

Filosofía para Mentes Inquietas : BYUNG-CHUL HAN – Programa 2º/2

Seguimos hablando de Byung-Chul Han
• En la primera parte veremos la complejidad de las relaciones de poder y la “noción de poder”
• En la segunda parte hablaremos de su crítica al mundo digital y su influencia en el conjunto de la sociedad.

Uhintifada : Eugenio Garcia Gascon: «Mordechai Vanunu bakezaletasunaren ikurra da, baina ez du izan merezi duen oihartzuna, Israel molestatzeko beldurragatik»

Uhintifada 433. Aste honetako atalean istorio zirraragarri bat ekarri dugu Uhintifadaren mikrofonootara, Mordechai Vanunurena. Vanunu Israelgo Dimona zentral nuklearreko langilea zen harik eta 1986an The Sunday Times egunkari britaniarrean Israelgo programa nuklearraren sekretuak aireratu zituen arte. Informazio hori kaleratu izanak egiaztatu zuen ordurarte guztion ahotan zebilen eta gaur egun ere Israelek ukatzen duen sekretua: erregimen sionistak arma nuklearrak dituela.

Berbetan : Gure pailazoak: Berbetan! – 25 ft. Porrotx

Gaurkoan inoiz eduki dugun gonbidatu bereziena eduki dugu gurekin, gure txikitako idoloa: Porrotx. Haren ibilbideari buruz, lanari buruz, gure txikitako oroitzapenei buruz… Berbetan izango gara!

Kafe Expreso : 2022/05/26

Archives by Month:

Archives by Subject: