Hiru kortxea: Iker Martinez eta Zaldi Herrenak taldearen “Hegaldiak”
Iker Martinez de Zuazo (Latzen, Potemkin, Amonal, Lenao) izan dugu gaurko elkarrizketa atalean, bere bakarkako ibilbidearen hirugarren lana (Hegaldiak) aurkezten. Taldearekin batera (Iker Martinez eta Zaldi Herrenak) ondu ditu kantuak oraingoan eta gurekin partekatu ditu lanaren nondik norakoak. Pasadena, Ibil Bedi, Liher, Akatz, Birkit, Onki Xin, Lemak, Ratzinger, Kilimak eta Duna egon dira gurekin ere.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!