O no será-Edo ez da izango: Bertsio saio musikala
Gaurko irratsaioa musikala izango da eta teknika praktikatzeko baliatu dugu.
Gaurko irratsaioa ez dugu formatu normalean egin, gaur ez dugu gai batean sakondu, ez dugu libururik irakurri eta ez dugu elkarrizketarik egin. Hala ere, lan potoloak, sakonak eta onak edukiko dituzue entzungai, gaurko irratsaioa musikala izango baita eta teknika praktikatzeko baliatu dugu. Askotan esan dugun moduan, O no será-Edo ez da izango ikasketarako eta jabekuntzarako espazioa ere badelako. Feminismoek irakatsi digute gure artean esperimentatzeko eta elkarrengandik ikasteko espazioak beharrezkoak direla! Beraz, hori izan da irratsaio honen helburu nagusia, eta bide batez, musikari handiek egindako bertsioak baliatuta bidaia musikal honetaz gozatzea espero dugu!
Hartu leku goxo bat edo ekin zerbaiti eta prestatu belarriak!!!
Bertsio hauek jarri ditugu:
– MICE: Laino ilunak (Delirium Tremens).
– VERDE PRATO: Zu atrapatu arte (Kortatu).
– ANARI: Vinu, cantares y amor (Nacho Vegas).
– KRUSAK: Mama (Rigoberta Bandini).
– ZEA MAYS: Bi bihotz, bi ero (Zea Mays).
– NO NAME TIRITI: Aldatu joera milaka aukera (Desmaskaradas).
– INES OSINAGA: Todo cambia (Mercedes Sousa).
– Miren Narbaiza (Napoka Iria), Zaloa Urain (Kokein) eta Maite Arroitajauregi (Mursego): Macorina (Chavela Vargas).
– ZAHARRAZ HARRO: 31014 (Chill Mafia).
– EL VITORIANO Y LA BULGARA: Que no nos quiten lo bailao (C Tangana).
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!