Anakrusa: 1×01 Surf Rock
Eguraldi honekin aukera ezin hobea dugu musikaren olatuak surfeatzeko eta horretarako California eta Mexikora joango gara Surf Rock-aren inguruan hitz egiteko. Horretarako, genero hau zer den azalduko dugu (edo saiatuko gara behintzat), ezaugarri teknikoak zeintzuk diren (tremendo, reverb, fast picking…) eta baita izandako influentzien inguruan. Guzti honekin batera, historian zehar egon diren abesti mitikoak eta ez horren mitikoak aipatuko ditugu.
Amaitzeko, bitxikerien atala irekiko dugu:
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!