20 urte dira 198 iratxok Gasteizko kaleak hartu zituztela, 2002ko urtarrilaren 25ean. “Metro erdiko izakitxoak, aurpegi zirtolarikoak eta belarri estu-luzeak zut, irribarretsu, kolore biziz jantziak”. PPko alkate Alfonso Alonsok begiz jota zuen Gasteizko gaztetxea, bai ala bai eraitsiko zuela agindu zuen, eta Basoetako Iratxoen Asanbladak espazio autogestionatuaren aldeko kanpainarekin bat egitea erabaki zuen. Ustekabeko bisitak oihartzun izugarria izan zuen hirian, eta gaztetxea zutik mantentzeko ekarpen erabakigarria izan zen.