JARKI antolakundea. Hurbilpen bat
"Estatuarekiko konfrontazioa ulertzeko aldaketa bat eman zen, eta Euskal Herri Langilea espaziorik gabe geratu zen instituzioetatik kanpo antolatzeko"
2019an egin zen publiko Jarki antolakundea, euskal mugimendu iraultzailean ikusi zuten hutsuneari aurre egiteko beharretik, proposamen eta ekimen ezberdinak antolatu dituzte urte hauetan. Igande honetan, esaterako, Aberri Eguna antolatu dute Gernikan, eta autobusak antolatu dituzte Gasteiztik ere.
Gehiago jakin nahian Jarkiko militantea den Aimar izan dugu Hizpidean, eta berarekin aztertu dugu sakonean Jarkiren proposamena. Jarkiren helburuez, proposamen estrategiko eta pauso taktikoez aritu gara, eta Jardun koordinadoraren edukiak eta aspirazioak azaldu dizkigu. Ezker Abertzalearen estrategia aldaketaren osteko panoramaz egiten duten balorazioa azaldu digu, eta Euskal Nazio Askapen Mugimenduaren aurreko fasetik ateratako irakaspenak ere helarazi dizkigu.
Euskal Herriko beste sektore sozialista eta abertzaleekin harremanak nola ulertzen dituzten, aliantzen ulerkera eta horretarako prestutasuna, klase feminismoaren ikuspegia… hainbat gai landu ditugu elkarrizketan Aimarrekin.
Hemen entzungai.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!