Urpekariak, Haurrentzako bertso-antzerkia
IKUSKIZUNA: Urpekakariak, Haurrentzako bertso-antzerkia
Galtzerdi eta Leotardo igerilekuan topo egin duten bi lagun dira. Ur bazterrean erdi gogaituta daudela, bihurrikeria bat otuko zaie: zergatik ez hondoko tapoia aurkitu, eta igerilekua hustu? Eskura dauzkaten gauzekin urperatzeko jantzia prestatu, eta isurbidearen bila abiatuko dira, zelatan duten sorosle petralaren begiradapean. Murgilaldian, etengabe egingo dute topo beren gorputzekin, baina baita lagunarenarekin edo igerilekuko gainontzeko erabiltzaileenekin ere: umeak, helduak, adinduak, aniztasun funtzionala duten igerilariak… Askotariko sentsazioak izango dituzte (arintasuna, itomena, plazera, hozkirria…), eta, lantzean, gogoeta txiki bat egiteko aukera emango die sentitzen eta ikusten ari diren guztiak. Hain justu, horixe da proiektu honen xedea: modu sotil eta umoretsuan, ikuslerik txikienak beren gorputzei begira jarri eta aniztasunaz, sexualitateaz, genero-rolez… hausnar dezaten zirikatzea..
HIZKUNTZA: Euskara
ANTZEZLEAK: Eneko Arrate eta Aissa Intxausti, Lankiu
LEKUA: Aldabe gizarte-etxea (Areto Nagusia)
Sarrera doakoa da, baina aldez aurretik gonbidapena eskatu behar da. Lortu hemen: https://cutt.ly/XUUCSfF
EGUNA: 2022ko urtarrilak 15, larunbata
ORDUTEGIA: 18:30 H
HARTZAILEAK: 5 eta 11 urte arteko haurrak