OEEA: U30ko Greba Orokorra babesteko Elkarretaratzea / Concentración en apoyo a la Huelga General del 30E
Ongi Etorri Errefuxiatuak Araba-k bat egiten du Euskal Herrian urtarrilaren 30ean deituta dagoen greba orokorrarekin eta gure atxikimendua adierazteko, urtarrilaren 27an, astelehena, gobernuaren ordezkariordetzaren aurrean (Olagibel kalea) 19:30tan deitu dugun elkarretaratzean parte hartzera gonbidatzen zaitzategu. Grebarekin bat egiten dugu, nahikoa arrazoi daudelako. Gure kasuan: Europar Batasunaren mugak ixteko politika arbuiatzen dugulako, gatazkan dauden herrialdeei armak saltzearen aurka gaudelako, estatu-kolpe eta gerra inperialistekiko gure gobernuek mantentzen duten lankidetzaren eta isiltasunaren aurka, migratzaileen eta errefuxiatuen esplotazio ankerraren aurka gaudelako, sexu-esplotazioa helburu duten emakumeen eta neskatoen salerosketaren aurka, organoen trafikoaren aurka eta bakarrik dabiltzan adingabeak desagertzearen aurka gaudelako. Atzerritartasunari buruzko legea indargabetzea eta gure herri eta hirietan errepresio-indarrek egiten dituzten sarekada arrazistak amaitzea exijitzen dugulako arraza, erlijioa, ideologia, orientazioa direla-eta pertsonak diskriminatzen dituzten mota guztien aurka egiten dugulako.
Ongi Etorri Errefuxiatuak Araba apoya la huelga general convocada para el día 30 de enero en Euskal Herria y hacemos un llamamiento a que acudáis el próximo día 27 a las 19,30 horas a la c/Olaguibel, frente a la subdelegación del gobierno para realizar una concentración de adhesión.
Nos adherimos a la huelga porque hay razones suficientes para llevarla adelante, en nuestro caso: Porque rechazamos la política de cierre de fronteras de la Unión Europea, la venta de armas a países en conflicto armado, la colaboración y el silencio de nuestros gobiernos con golpes de estado y guerras imperialistas, porque estamos en contra de las prácticas de la explotación inhumana de las personas migrantes y refugiadas, la trata de mujeres y niñas con fines de explotación sexual, el tráfico de órganos y la desaparición de menores no acompañados, porque nos oponemos a todo tipo de discriminación de las personas por razón de raza, religión, ideología, orientación sexual,…