Informatzen jarraituko dugu, Polizia salatuko dugu
Denbora tarte laburrean ARGIAko eta HALA BEDIko kazetarien lana oztopatu du Poliziak Gasteizen. Maiatzaren 7an Gasteizko udaltzain batek ARGIAko kazetariak etxegabetze batekin erlazionatutako polizia operazioaren irudiak hartzea ekidin nahi izan zuen. Maiatzaren 8an, Talka espazio okupatu feministaren desalojoaren aurkako protestez informatzeko trabak jarri zizkion Ertzaintzak HALA BEDIko kazetariari.
Bi kasuetan, mehatxuak eta gezurrak erabili ditu poliziak. Kazetarien Euskal Elkargoak (KEE) eta Euskal Kazetarien Elkarteak (EKE) babesa adierazi diete bi hedabideei. ARGIAk eta HALA BEDIk elkarrekin poliziaren jarrera salatuko dugu Sindikoan eta Arartekoan, eta KEE eta EKE elkarteak izango ditugu ondoan