‘Talka’ espazio feminista okupatua errealitate bihurtu da
24 ordu baino gehiago igaro dira emakume* talde batek, "sistemaren partetik jasan behar ditugun erasoetaz kezkaturik", Gasteizko Zapatari kaleko 101. zenbakian kokatuta dagoen Álava-Velasco Jauregiaren okupazioa publiko egin zuenetik, TALKA izeneko proiektua sortzeko.
Dagoeneko errealitate bihurtu den espazio feminista honen okupazioaren eta lehen orduetako bizitzaren irudiak bildu ditu Hala Bideok. Gainera, ekimenaren nondik norakoak jaso ditugu, TALKAko ekintzailetako baten hitzetan.
- Proiektu berri honen azken orduko nobedadeen berri izateko, klikatu hemen.
- Jauregiaren historia bildu dugu hemen.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!
2 thoughts on “‘Talka’ espazio feminista okupatua errealitate bihurtu da”