OkupaTU Gasteiz bideoklipa: herri mugimenduaren aniztasunaren ispilu
Eragile ezberdinen parte hartzearekin egin dute bideoklipa, Gasteizko gune ezberdinetako irudiak bilduz. Urriaren 6ko data hurbildu ahala, gero eta xehetasun gehiago eman dituzte jakitera antolatzaileek, 12:30ean abiatuko den manifestazioa izanik abiapuntua.
OkupaTU Gasteiz dinamikak zabaldutako bideoklipan, eragile ezberdinetako kideak ageri dira urteurreneko abestia kantatzen. Gainera, urteurreneko lau eragileen guneetako –Hala Bedi, Gaztetxea, Auzolana eta Errekaleor– ateak ere parez-pare ireki dituzte.
Larunbateko hitzordu nagusia 12:30ean izango da, San Anton plazan, manifestazio koloretsu eta musikatu batekin egunari hasiera emateko. Ostean, bazkaria -nahiz eta honen xehetasunak egunean bertan emango dituzten jakitera- eta arratsalde-gauean jai giroa Gaztetxean eta Alde Zaharreko taberna ezberdinetan.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!
1 thought on “OkupaTU Gasteiz bideoklipa: herri mugimenduaren aniztasunaren ispilu”