Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalerako sarrerak irabazi nahi dituzu? Egin zaitez halabelarri!
Abenduaren 17an, BECen izango da 2017ko Bertsolari Txapelketa Nagusiko Finala, lau urtean behin izaten den gertakaria. Bertsozale Elkarteari esker, Hala Bedik bi sarrera bikoitz zozketatuko ditu gaurtik aurrera, azaroan zehar halabelarri egiten diren pertsona guztien artean. Parte hartu nahi duzu? Egin zaitez halabelarri gaur bertan eta abenduaren 1ean egingo dugun zozketan sarrera bikoitza irabazteko aukera izango duzu.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!
1 thought on “Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalerako sarrerak irabazi nahi dituzu? Egin zaitez halabelarri!”