Faxismoaren aurkako ekimenak burutu dira Gasteizen

VOX alderdiaren aurkako ekimenak burutu dira Gasteizen. Horren berri ematen duen bideoa jaso du Hala Bedik. “Euskal Herritik ez dira pasako, gazteok Euskal Herria antifaxista” leloa du atxikitua.

Auzoan Bizi | 2. Zein da Gasteizko errealitatea? Zer salatzen dugu?

Itsaso eta Oierrek egungo erroldaren errealitatea azaltzen digute eta Gasteizko Udalaren politikak salatu.

Imegarreko kaleratzeek ez dute zerikusirik lan sindikalarekin, zuzendaritzaren aburuz

Enpresako zuzendaritzak oharra bidali die komunikabideei lan gatazkaren inguruan duen iritzia plazaratzeko, eta LABek erantzun egin die adierazpen horiei. Sindikatuaren aburuz, jarraipen zabala izan du bigarren greba egunak.

Hitzartutakoa baino 130.000 euro gutxiago gastatu ditu Lazarragak

Elkarteak berretsi du “udalaren borondate faltak” Izaskun Arrue Kulturunea “kolokan” utzi duela. “Udalak sortutako arazoari udalak aurkitu beharko dio irtenbidea”.

Bi atxilotu Gasteizko EAJren mitinean

Atxilotuak mitinaren perimetrotik kanpo zeuden, inolako jarrera susmagarririk gabe, lekukoen arabera. Hala ere, poliziak bat-batean biak identifikatzeko eskatu eta segituan atxilotu ditu.

Lehen sektoreak “borrokan” jarraitzen duela gogorarazi die UAGAk alderdiei

UAGAko berrogei bat traktorek Gasteizko hiri erdia zeharkatu dute goizean. Hauteskundeen atarian, erantzunen zain jarraitzen dutela ohartarazi dute.

[HALA BIDEO] Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimendua: «Botoa ematerakoan, gogoratu egin behar da»

Arabako, Bzkaiako eta Gipuzkoako pentsiodunek 1.080 euroko gutxieneko pentsioa ezartzeko eta genero-arrakalaren aurkako neurriak hartzeko konpromisoa hartzeko eskatu diete alderdi politikoei. Gasteizko Legebiltzarrean ohartarazi dutenez, «botoa emateko orduan, gogoratu egin behar da».

“Gehiegizko eta arrazoirik gabeko” kaleratzeak salatu dituzte Michelinen 

CGT, ELA, ESK eta LAB sindikatuek elkarretaratzea deitu dute hurrengo astelehenean iaz kaleratutako langile bati babesa emateko.

Jarraipen oso zabala izan du Imegarreko lehen greba egunak

Sindikatuak nabarmendu duenez, arduradunak eta aldi baterako langileen enpresen bidez kontratatutakoak soilik sartu dira tailerrean.

Mobilizatzen hasi dira Amurrioko Udaleko langileak, alkatea komitearekin bildu eta negoziatzera bultzatzeko

Mobilizatzen hasi dira Amurrioko Udaleko langileak, alkatea komitearekin bildu eta negoziatzera bultzatzeko
Txabi Alvarado Bañares 2024ko api. 17a, 21:00
Mobilizatzen hasi dira Amurrioko Udaleko langileak, alkatea komitearekin bildu eta negoziatzera bultzatzeko
Ostiralero bilduko dira langileak Udaletxe aurrean.
Ostiralero egingo dute elkarretaratzea Udaletxe aurrean, 11:00etan. Lanpostuen balorazioa egitea eta jubilazio pizgarrietarako eskubidea berreskuratzea dira langileen aldarri nagusiak.

Gizarte osoari “premiazko deia” egin diote Arabako erresidentzietako langileek

“Zaintzen ditugun pertsona horiek zuen senideak, lagunak eta ezagunak dira”, ohartarazi dute.

[ARGAZKI GALERIA] Zaintza sistema publiko komunitarioaren aldeko «Deriba Feminista»

Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak mobilizazioak deitu ditu hauteskunde garai honetan, beraien aldarrikapenak “agerian uzteko”. Mugimendu Feministarekin batera DERIBA mobilizazioa egin dute, zaintza sistema publikoa, alarguntasun-pentsioa eta 1080ko Gutxieneko Pentsioa aldarrikatzeko.

[HALA BIDEO] Zaintza sistema publiko komunitarioaren aldeko “Deriba Feminista”

Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak mobilizazioak deitu ditu hauteskunde garai honetan, beraien aldarrikapenak “agerian uzteko”. Mugimendu Feministarekin batera DERIBA mobilizazioa egin dute, zaintza sistema publikoa, alarguntasun-pentsioa eta 1080ko Gutxieneko Pentsioa aldarrikatzeko.

UAGA convoca para el jueves tractorada y manifestación

Piden en plena campaña electoral que se tengan en cuenta las reivindicaciones del sector primario.