ZAPateneo, hogei urtez Gasteizko disidentziaren sugarra pizten
2022ko urrian bete dira bi hamarkada ZAPateneo proiektua hasi zenetik, Zapatari kaleko 93. zenbakian, «iritziak kontrastatu eta sistemaren autoritarismoaren aurka konspiratzeko espazio bat sortzeko helburuarekin», sustatzaileen hitzetan.
Helburu hori ortzimuga, hamaika izan dira ZAPateneon antolatu dituzten jarduerak: «autonomia-uharte bat sortuz» elkartzeko, eztabaidatzeko eta iritziak lantzeko.
«Argi dago sistema bidegabe honekin amaitzea ez dugula lortu, baina horrek ez gaitu atsekabetzen; jakin badakigu gure ekarpena erabakigarria izan dela -eta izaten ari dela- sistemaren kontraesanak agerian uzteko eta ahultze prozesuan laguntzeko; eta, beste aldetik, bide zuzenean gabiltzala: autonomia uharteak sortzea, bata bestearekin elkartuta, sistema horrekin amaitzeko indar nahikoa duen artxipelago bat osatuz», azaldu dute.
Proiektuaren 20. urteurrena ospatzeko egitaraua antolatu dute urrian, «20 urtez disidentziaren sugarra bizirik mantzentzen» lelopean, eta parte hartzeko deia luzatu dute.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!